Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - "Erlea Gure Sendagile" Liburua - Julio César Díaz

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

"Erlea Gure Sendagile" Liburua

Julio César Díaz

2006-12-21

“Erlea gure sendagile” liburu honetan, apiterapia gaur zertan den erakusten digu Julio Cesar Díaz doktoreak. Gizakiak milaka urtez erabili ditu erlea eta honen produktuak osasuna zaintzeko. Azken ehun urteotan mediku eta zientzialari askok erremedio horien oinarri zientifikoak esplikatu dituzte, eta apiterapiari gizakiarentzako onura berriak aurkitu dizkiote.


Díaz doktoreak banan-banan aurkezten ditu hemen Eztia, Ezkoa edo Argizaria, Polena, Erregina-jelea, Propolia eta Apitoxina edo erlearen pozoia. Horiek gure osasunerako dauzkaten ahalmen terapeutikoak modu argian esplikatzen ditu.

Liburu honek balio handiko informazioa eskaintzen dio osasuna zaindu nahi eta behar duen irakurleari, eta gaixotasunen batekin borrokan ari denari.  Medikuak terapia eta erremedio osagarri onak aurkituko ditu orriotan. Apiterapiako produktuak saltzen dituen merkatariak sendagai horien dohainak hobeto ezagutuko ditu. Orriok irakurrita erlezaina gehiago jabetuko da bere produktuen balioez eta apiterapian usatzekotan bete behar dituzten baldintzez.

Julio Cesar Díaz doktorea (1954) medikua da. Argentinako Panpan sortu zen eta gaur San Luis probintziako Buena Esperanza herrian bizi da. Berak idatzitako “Apiterapia Hoy. En Argentina, Cuba, Urugay y Colombia” liburuaren atal nagusi hautatuak euskaratuta dakartza “Erlea gure sendagile” honek. Medikuz gain erlezaina ere bada Diaz doktorea. Bi liburuz gain, artikulu ugari publikatu ditu bai erlezaintzaz eta bai apiterapiaz. Hitzaldi eta ikastaroak ematen ditu, Ameriketan gehienbat, baina tarteka Europan ere bai.

Julio César Díaz doktorea erlezaintza eta apiterapia mailan aditu ezagunenetakoa da. Arlo horretako aldizkari eta gune elektronikoetan sarri argitaratzen ditu artikuluak, bere hitzaldiak entzun dituzte Argentinaz aparte Uruguai, Kolonbia, Kuba eta beste hainbat herrialdetan. Joan den udan Madrilen egindako Apiterapiako mundu biltzarrean izan zen, eta Apiterapia alkoholismoan aplikatuta hitzaldiak goraipamenak jaso zituen. Apiterapia Hoy liburuaren lehen edizioan medikuntza atal honen aurkezpen orokorraz gain Argentina eta Kubako esperientzien berri ematen zuen. Bigarren edizioan Uruguai eta Kolonbiakoak erantsi zizkion, beti ere herrialde horietako mediku ezagunen idazlanekin. ARGIAk euskaraz publikatu duen Erlea gure sendagile liburuak biltzen ditu horren atal nagusiak. Idazten bazaio epumerinfovia.ar helbidera, azkar eta zorrotz erantzuten du.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan