Europako ereserkiaren aurkako txistuak banderaren jaitsieran ere
[Irutxuloko Hitzaren bideoa] 24 ordu lehenago bezala, txistu egin diote Europako ereserkiari banderaren jaitsieran ere.
Read MoreTxistuak Europako ereserkiari Donostian, festa eta politika ez nahasteko?
[Lander Arbelaitzen artikulua] Txistualdi ozena jaso du Europako ereserkiak Donostiako Plaza Berrian Danborradaren hasieran jo dutenean. Modu tranpatian, festa eta politika ez direla nahastu behar irakurri diot bati Twitterren, aspaldi entzun gabeko ergelkeria, festena gauza isolatua izan eta boteretik beren proiektu politikoa bultzatzeko erabiliko ez balitz bezala. Gudak eragin eta errefuxiatuei sartzen uzten ez dien EB, aberats eta gainontzeko guztion arteko aldea arriskutsuki handitzen doan...
Read MoreTxistu egin diote Europar Batasuneko himnoari Danborradaren hasieran
[ARGIAn idatzitako albistea] Donostia Europako Kultur Hiriburua izango da aurten eta izendapen horrekin lotutako ekitaldiei hasiera emateko, San Sebastian egunean Europar Batasuneko himnoa ere jo zuten Konstituzio plazan. Han bildutako herritarrek txistuka erantzun zioten. Bideo honetan ikusi eta entzun daiteke Europar Batasuneko ereserkiaren aurrean plazan bildutakoek izan zuten erreakzioa. EBrekin mezu kritikoak plazan Ereserkiak jaso dituen txistuez gain, “Troika go home” zioen...
Read More2016an ere Dono$tia eta €ultura abordatu
[Donostiako Piraten artikulua] Iritsi da 2016a! Donostian Europako Kultur Hiriburu gara. Ohorea ote gurea? DSS2016.EU egitasmoari bertuteak ikusten dizkiogu, baina urtebete iraungo duen festa erraldoi honek kezka batzuk ere sortzen dizkigu Donostiako Piratoi. Batetik, ez dira gutxi egitarau ofizialaren baitan ekimen eta ekitaldi erakargarriak, beren esparruetan ekarpenak egingo dituztenak ziur. Ekimen asko Donostiako Piratok sustatzen ditugun balioekin bat datozela ikusten dugu. Badakigu non...
Read MoreHiztegi eleaniztunak egiteko makina sortu nahi du Bagera elkarteak
[Eñaut Agirrebengoa] Hiztegi-makina sortzeko erronka abiatu du Bagera Donostiako Euskaltzaleen elkarteak. 40 hizkuntza jasoko dituzte makina horren bidez sorturiko hiztegiek. Egitasmoa Bagerak eta Donostia 2016k eskuartean duten #Euskarriak proiektuaren parte da. Hiztegiak inprimatuko dituen makina sortzeaz gain, egitasmoaren bidez pertsonak teknologikoki ahalduntzeko asmoa ere badute. Lehenik eta behin lan-talde bat sortu nahi dute, izaera irekia izango duena. Bageraren arabera, interesa...
Read MoreSan Joan baleontziaren erreplikak UNESCOren babesa izango du
[Urko Apaolazaren artikulua] Albaola itsas kultur faktoriaren esanetan, proiektuaren “filosofiak” erakarrita jarriko du bere zigilua munduko ondareaz arduratzen den erakundeak. Pasaian eraikitzen ari diren XVI. mendeko San Joan baleontziaren erreplikak babes garrantzitsua jaso du. UNESCOren irudia erabili ahal izango dute proiekturako, Gipuzkoako Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Pasaiako Udaleko eta Albaolako ordezkariek asteazken goizean prentsaurrean azaldu dutenez. Xabier Agote Albaolako...
Read MoreNazioarteko adituek babestu dute Kontseiluak sustatutako hizkuntza eskubideen protokoloa
[Eñaut Agirrebengoaren artikulua] Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa marrazteko bilerak ari dira egiten egunotan Donostian. Bertan, Protokoloaren lehen zirriborroa egingo du batzorde zientifikoak, Donostia 2016 Fundazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatuta. Batzordea nazioarteko hainbat adituk osatuko dute. Adituok hizkuntzalaritza eta zuzenbidearen alorrean sona handia duten akademikoak dira. Guztira hamabost izango dira, eta momentuz hamahiru aurkeztu dituzte....
Read MoreHirigintzaz bezainbeste indarkeriaz
[Markel Ormazabalen artikulua] Hustu. Eraitsi. Eraiki. Espazioa eta bere ekoizpena, munduko ekonomiaren azken hedapen zikloan jarduera gakoa izan dira. Bestela esanda, kapitalismo globala espazioaren ekoizpen eta suntsiketa prozesuaren bidez ahalegindu da berezko dituen kontraesanak gainditzen. Eta hegemoniaren abaroan saiatzen den kontsentsuak bezain beste ezaugarritzen du indarkeriak hirigintza neoliberala. Txanpon beraren ifrentzua. Espazioaren jabetza eskuratzeko suntsikorra eta...
Read MoreEspainiako Kultura Ministerioak erretiratu egin du orain Donostia 2016ri eta Kontseiluari jarritako salaketa
[Eñaut Agirrebengoaren artikulua] Espainiako Kultura Ministerioak Donostia 2016-ren eta Kontseiluaren aurka jarritako salaketa kentzea erabaki du. Salaketa martxoan jarri zuen, Europako Hizkuntza Aniztasunaren goi bileraren antolaketan izan ziren “ustezko irregulartasunak” zirela eta. Kultura ministerioak salaketa jartzean adierazi zuenez, aipaturiko bilera lehiaketa publikorik gabe esleitu zitzaion Kontseiluari. Orain, ordea, Donostia 2016k eta Kontseiluak “proiektua birdefinitzea”...
Read MoreKortxoenea: hondeamakinaren ondoren, Udalaren eskaintza
[Gorka Bereziartuaren blogean] Gauzen ordena argi dago edozein amaren alabarentzat: lehenbizi hitz egin. Eta inondik inora ados jartzen ez bagara, orduan eta soilik orduan, zurea egiten saiatu norbaiten gainetik pasa behar baduzu ere. Elkarrizketa ezinezkoa denean saltzen dira errazago neurri konfliktiboak –kasko, bota eta makil-dantzen irudiekin Teleberria animatzea kontenplatzen duten horiek–. Baina kontrako bidetik abiatu zen dena Donostian irailaren 4an: aurretik abisurik pasa gabe...
Read More
Iruzkin berriak