Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Espazio publikoaren erabilera » Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du
Api27 0

Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du

Atalak: by argia Espazio publikoaren erabilera, Hiri eredua

Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak Twitter bidez jakinarazi duenez, asteazken goizean udaltzainek Trinitate plazaren goiko aldean martxan jarritako auzo baratzea desegin dute.

Goizeko argazki batzuk: pic.twitter.com/Gqg5B9Bouq

— Urgullpeko Gazteak (@AZgazteak) 2016(e)ko apirilak 27

Duela bi egun informatu genuen moduan, erabili gabe zegoen lur zati batean jarri zuten martxan auzo baratzea hainbat gaztek. “Hori kentzearekin ez dira bertan egindako ahaleginak soilik galtzen, auzo oso bat dago horren atzean”, irakur daiteke Gazte Asanbladak goizeko udaltzainen ekintza salatzeko argitaratu duen mezuan.

Identifikazio polizialak arratsaldeko asanbladan

Baratzea desegin ondoren, Alde Zaharreko Gazte Asanbladak bilera deitu du 17:00etan aurrera begira zer egin erabakitzeko. Bilera baino lehen Trinitate plazan Udaltzaingoa agertu dela adierazi dute Twitter bidez. Behin bilera hasita berriz, Ertzaintza agertu da plazan eta bilduta zegoen jendea identifikatzen hasi dela salatu dute.

Gazteak Trinitate plazan, ertzainak joan ondoren (argazkia: @AZgazteak).

Gazteak Trinitate plazan, ertzainak joan ondoren (argazkia: @AZgazteak).

Polizia autonomikoa joan ondoren, bilerarekin jarraitu dute gazteek.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak - […] azaldu duenez, baratzea martxan jarri eta bost egunera FCCko langileek, udaltzainen babesarekin, suntsitu egin zuten ortua. “Ordutik aurrera gauzak…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

TWITTER

@argia_DSS2016 gaiari buruzko Txioak

Facebook

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA