Eskerrak idatzita utzi nuen

OHARRA 1: Hitzarurrea, Eta Idazkaritzak txoria zuen maite.

OHARRA 2: Zenbaitetan arrazoia izateak amorrarazi egiten nau.

Hilaren 9an iritsi zen RadarCOVID aplikazioaren askatze-eguna. Espainiako Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritza hitzordura aurkeztu zen eta hitzeman ziguna eman zigun.

Hitz horiekin esan zigun aplikazioan begiratu genezakeela, hitzeman zuen bezala askatu egin zuela, eta ikusi genezakeela aplikazioek ez dituela datu pertsonalik lapurtzen. Jasotzen. Eta lerroen artean irakur genezakeela kode hori askatzeak gehiago erantzuten ziola aho asko isilarazi behar izate bati, erabaki politiko bati baino.

Udan irakurri dudan liburu batek nire liburu gogokoenetara salto egin du: To Kill a Mockingbird. Liburuan, epaiketa baten ondoren, bizilagun batek Scout protagonistari esaten dio, epaimahaiak, oraingo honetan behintzat erabakia hartzeko eztabaidatzen denbora dezente pasatu duela. Urte batzuk arinago, gehiegi pentsatu gabe urkatuko zutela Tom Robinson jauna.

Baina, halere, Tom Robinson urkatuta bukatzen du.

Ondorioztatu nuen Harper Leek, eszena horrekin, gu frogatzen saiatzen dela, gauza batzuk oso pixkanaka ez besterik aldatzen direla. Eta nik, liburu horri esker, ondorioztatu ahal izan dut agian RadarCOVID askatzea ospatu beharko nukeela, duela urte batzuk burutik pasatu ere ez zitzaiela egingo iturburu kodea askatzea. Eta, beharbada egia da. Baina, liburuko epaimahaikideek ez bezala, Espainiako Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzako epaimahaiak ez du epai hau lehen aldiz eztabaidatzen.

Literatura albo batera utziz eta errealitatera bueltatuz, gai hau ixteko azken gogoeta bat.

Epaimahai berri bat osatu beharko dugu -Indra gabe, noski -, izan ere, software batek konfiantza bereganatu nahi badu, hiru gauza egin beharko lituzke: Lehenik eta behin iturburu kodea askatu. Bigarrenik, kanpo segurtasun auditoretza inpartzial bat bermatu. Hirugarrenik, eta bukatzeko, auditoretzaren emaitza publiko egin, txostenarekin batera.

Egingo ote dute ala bide erdian geratuko dira ohikoa duten gisa?

En fin. Neurrian poztu naiz (Lee-ren omenez). Eta gero, argitaratu dutena irakurtzeari utzi diot. Egia esan, antzerki honek, ni ere nekatzen hasia naukalako!

Erantzun bat “Eskerrak idatzita utzi nuen” bidalketan

  1. […] Testu berean irakurri nuen egoera kaxkarretan aplikazioak bere inguruan dauden interakzioen % 25-a, bakarrik, erregistratzen duela. Baina hau gutxi balitz maila baxuko hardwarea duten erabiltzaile askok salatzen dute Radar COVID bateria jan besterik egiten ez duen tripontzia dela eta desinstalatu behar izan dutela. Ez dut bukatu. Radar COVIDek, gutxienez, iOS 13 edo Android 6 behar du, Android sistema eragilearen zatiketa dela eta, eta geek bat baino gehiagorentzat harrigarria izango bada ere, Android 5 erabiltzaile asko dago oraindik. Eta honi guztiari, nire ustez jendearengan eragin handiena duen zera horri aurre egitea gehitu behar diogu: pribatutasuna galtzeari beldurra kentzea. Gauzak erdi ondo (bakarrik) egin izanaren arazoetako bat. […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude