2017tik egon zitekeen Filmin euskaraz, Jaurlaritzak lagundu izan balu

0

Zinezale euskaldun asko poztuko ziren atzo, irakurri zutenean Filmin plataformak euskarazko kanala martxan jarri duela. Pelikulak euskaraz ikusteko lehenbiziko streaming plataforma 2020an iritsi da, ikus-entzunezkoen kontsumoa mota horretako atarietan guztiz normalduta dagoenean, eta albistearekin poztu arren, bati baino gehiagori geratuko […]

Irakurri

Hizkuntza politika, gerra kulturaletik harago

1

Tristura handi samarra eragiten du ikusteak nola joan den astean, berriz ere, gerra kultural baterako munizio bihurtu den euskara. Ezker abertzaleko zenbait kidek kritikatu dute Rosa Martínezek, Elkarrekin Podemosen primarioetako lehendakarigaiak, ez dakiela euskaraz. Ordezkari politiko baten gaitasun linguistikoari buruzkoa […]

Irakurri

Bixente Ameztoi, subertsio organikoa

1

Igande honetara arte bisitatu ahal izan da Bixente Ameztoi margolari donostiarrari eskainitako atzera-begirako erakusketa Madrilgo Circulo de Bellas Artesen. “Garai ederrean abisatu duk”, dio esaldia irakurri eta aukera galdu duela jabetu den irakurleak, izan ere, erakusketez inaugurazioaren egunean hitz egin […]

Irakurri

Kontsumoa vs. genealogia

0

Estatistikekin eta datuekin jarraitzen dugu: Durangoko Azokak igandea baliatu du bere eragin ekonomikoari buruzko datuak emateko. Siadeco etxeak egindako inkesta baten berri eman dute gaur Azokako areto nagusian eta horren arabera, sei milioi euro mugitzen ditu euskal kulturaren plaza honek. […]

Irakurri

Durangoko fantasiak eta pantasiak

1

Beti egin izan dit grazia “fantasia” hitzarekin gertatzen denak: letra bakar bat aldatzen diozu, hasierako “f” hori, ordezkatzen duzu “p” batekin, bihurtzen duzu fantasia “pantasi”, eta guztiz kanbiatzen da hitzaren konnotazioa –hala da behintzat nire eskualdean; eta denok dakigun moduan, […]

Irakurri

Azoka analogiko baten abantailak

0

Ikerketa bateko zenbakiak izan genituen hizpide atzo eta gaur, Durangoko Azokako bigarren eguna hasi baino lehen, estatistikak aurkitu ditut nire kafesnean –Furra, furra kantakoari agertu zitzaion tanke hura baino gutxiago urduritu naiz, baina ez askoz gutxiago ere–. Streaming bidez musika […]

Irakurri

Urteroko tristuratxoa

3

Udaberriko loreak bezala edo aknez kargaturiko piztiak bezala –agian bien konbinazio bat–, agertu dira gazteak Landako gunean Durangoko Azokaren 54. edizioa inauguratu duen ikasleen egun tradizionalean. Ustez behintzat, hori izan beharko litzateke gaurko gaia: nola erakarri gazteak euskaraz sortzen den […]

Irakurri

Orain euskal salgaien fetitxismoa

1

Ohiko erakusketa batek baino oihartzun mediatiko handiagoa izan zuen Tabakaleran urri amaieran inauguratu zuten Orain diseinua! Euskadi eta industria-k. Segur aski, ezohiko arreta hori zor zaio egun hartan Donostiako kultura garaikideko zentroan agertu ziren ordezkari politikoei edo, konkretuagoak izateko, agintariek […]

Irakurri

Mundu zaharraren konbustio antolatua

0

Gogo handiz, baina zertarako uka, eszeptizismo puntu batekin joan nintzen asteazken honetan Bilboko Kafe Antzokira Godspeed You! Black Emperor taldearen kontzertua ikustera. Nire aurreiritziak: kontzertuaren lekuko izango zen aretoan gehiago ibiltzen nintzenean, alegia, unibertsitate-garaian, dezente entzun nuen Quebec-eko talde hau, […]

Irakurri

39 gorpu kamioi batean: migrazio-legeak ez dira telesail bat

0

The Wire telesailaren bigarren denboraldiaren hasieran, Baltimoreko portuko kontainerretako batean ezohiko kargamentua aurkitzen du polizia batek: hildako emakumez beteta dago kutxa metaliko handia. Ito egin dira ozeanoaren bestaldetik AEBetara eraman behar zituen barkuan, auskalo zergatik eta nola. Denboraldi osoa hartuko […]

Irakurri

Idazle eta komikigileen sinbiosiak funtzionatzen du

0

Broma gutxi urritik aurrera zerbait argitaratzekoa bazara: hasi da Durangoko Azokarako lasterketa eta sumatzen da emailera iristen diren liburu eta disko aurkezpenen kopuruan. Dinamika horrek batzuen mesedetan jokatzen du –sortzaile ezagun, kontsakratu edo marketinean abil samarrak direnen arrantza-leku naturala da […]

Irakurri

Gazte despolitizatuak ala diskurtso higatuak?

0

Ez da izan inondik inora Zinemaldian gehien aipatu den pelikuletako bat, ukitzen dituen gaiak eta filma egina dagoen modua bera ere halakoak direlako, baina Jean-Gabriel Périot zuzendariaren Nos défaites-ek ikustaldi bat merezi du, artefaktu bitxia baita, ezohiko dokumental bat, diskurtso […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA