Kraftwerk taldearen lehen kontzertua: etorkizuna 1970ean hasi zen
Goiko bideo hori momentu historiko batek utzi zuen lekukotza bakanetako bat da: Open Culture webguneak dioena egia bada, Kraftwerk taldearen lehenbiziko kontzertuaren grabazioa ikus dezakezue osorik. Pentsa zeri buruz ari garen hizketan: bideoa grabatu zen urtean merkaturatu zen Datapoint 2200 konputagailua –ez dakit inork tramankulu horrekin musika egin ote zuen sekula–. Hamar urte falta ziren MIDI garatzeko. Zazpi urte geroago publikatu zuen taldeak Trans Europa Express disko...
Read More26 labankada emango dizkigu gure zinemak aurki
Ikaratuta nago film hauek zer izan daitezkeen pentsatze hutsarekin: 26 zuzendari eta 26 labur, euskal alfabetoko letrak bezainbeste. Gure genero-zinema zorioneko dago, pantailetara iritsi berri baita Euskal Harriaren ABDak proiektuaren trailerra. Azaroaren 5ean estreinatuko dute eta Euskal Herrian egindako beldurrezko, fantasiazko eta zientzia-fikziozko zineman mugarri berri bat ezarriko duela dirudi. Espiritu amateurra eta dibertsio labankadak uztartuko dituen proiektu honen azken...
Read MoreGrooveshark itxi dute… baina ez dute erabat itxi
Maiatzaren lehenean jakin dugu, Luistxo Fernandezen txio baten bidez, Grooveshark webgunea itxi dutela. 10 urtez musika zuzenean webgunetik entzuteko plataforma garrantzitsua izan da, aitzindaria esparru horretan. Antza denez, webgunera kargatutako musika askok egile eskubideen legedia ez du errespetatu ordea. Itxiko dutela dioen oharrak gerra galdu ondorengo deklarazioa dirudi, konpetentziako plataforma “txintxoak” gomendatuz, barkamen eskeen artean. Eguneraketa...
Read MoreDevendra Banhart Donostia 2016ko Musicbox Festibalean
Asteazken goizean iragarri dute Donostia 2016ren barruan antolatu den Musicbox festibalaren egitaraua: Devendra Banhart bertan izago dela ikusteak arreta deitzen du. Andy Cabic Vetiverreko kidearekin ariko da zuzenean maiatzaren 17an, 2016 Gunean (sarrera librea edukiera bete arte; gehienez 400 lagun). Manett bizkaitarrek –entzun itzazue, faborez– irekiko dute arratsa. Ginmusica promotorak antolatutako kontzertu sortak musika independentearen egungo eszenan nabarmentzen diren tokiko...
Read MoreArgazki-oin bat Gaizka Garitanoren keinuari
Zure eskubideen alde irmo agertzea baino gauza indartsuagorik ez dagoela: segundo gutxi batzuk eta keinu bat, prentsaurrekoa uztea, nahiko izan ditu Eibar taldeko entrenatzaileak euskara “erakargarriaren” inguruan azken urteotan eraiki den diskurtsoa hankaz gora jartzeko. Badakizue zertaz ari naizen. “Ez inposatu, seduzitu”, tankera horretako gauzak, euskaraz bizi nahi duten herritarrek botere-nahi oro alde batera utzi behar dutela dioen erretolika. Hala defendatu dute urte askoan: gure...
Read More‘Arrastoak’ eta ‘Hazparneko anderea’, udazken honetan arreta merezi duten bi antzezlan
Azaroaren 1ean estreinatuko dute Luhusoko Harri Xurin Dejabu taldearen antzezlan berria, Arrastoak, eta azken urteetan eurek bakarrik (Gure bide galduak) edo Le Petit Théâtre du Pain eta Artedramarekin elkarlanean (Hamlet, Errautsak) taularatu dituztenak kontuan izanda, merezi du arreta jartzea. Goiko bideoaren bitartez aurkeztu duten lan berriak Lur du protagonista: txikia zenean bere amak alde egin zuen eta berak ez du sekula hari buruzko galderarik egin. Hilda agertuko den arte....
Read More
Iruzkin berriak