Kategoria: Musika

Sestaoko alkatearen kanta

2

Ez dakit zertarako nekatzen garen iritzi, analisi eta interpretazio berriak idazten Sestaoko alkatearen adierazpen arrazisten harira, kasu honentzat beren beregi sortua dirudien La Pollaren La solución final eskura edukita.

Irakurri

Mobydick & banda Intxaurrondon

0

  Kontzertu laukoitza maiatzaren 16an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Charles Atkey musikari britainiar donostiartuak zabaldu zuen gaua; Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaurrek eman zioten segida Melodías concertantes diskoko errepertorioa aurkezten eta aurreko lanetako zenbait pieza ezinbesteko berreskuratuz (DJ Invitado aparta […]

Irakurri

Estatu Batuetako punk latinoek Eskorbuto entzuten dute

2

Paradoxikoa denik ez didazue ukatuko: urteetan zakurdantzara animatzen gintuzten musikak baztertu eta 1980ko hamarkadako errepertorioari kasik katxi lerdeztatuari bezain tinko eutsi diogunok reggaetoiaren onurak baloratzen hasi garenean, jatorri latinoamerikarreko musikariak etorri zaizkigu esatera euskal rock erradikala dutela inspirazio iturri.

Irakurri

Rockdelux eta espektakuluaren prentsa

1

Oso komentatua ari da izaten Rockdelux aldizkariak Nacho Vegasi egin dion azken elkarrizketa. Eta ez kontu musikalengatik, hain juxtu. Gauza jakina da Vegas azken urteotan Espainiako Estatuko zenbait herri mugimenduren alde agertu izan dela, M15 izena hartu duen kontzientzia egoera […]

Irakurri

Hiru ekimen kultural agonikoak ere alaitzeko

1

Dena kaka zaharra dela eta gainera kaka zahar hori usteltzen ari dela dioen lagun horietako bat daukazu? Lagun hori ez da, kasualitatez, kulturarekin lotutako zerbaitetan ariko, ezta? Agian zu zeu zara. Agian neu naiz. Agian kontra daukagun klimatologiak bihurtzen gaitu […]

Irakurri

Barbarossa Usopop-en, Sarako Santa Katalina kaperan

0

  Beti bezain fin Sarako Usopop jaialdia antolatzen dutenak: festibal nagusiaren B aldea egin ohi dute urte hasieran, “Usopop kontrapasa” izenekoa, eta igande honetan zen zita Sarako Santa Katalina kaperan. Barbarossa talde britainairrak eta Mursegok fededun eta fedegabe andana bildu […]

Irakurri

Beran badakite

16

Bidasoak eman dituen musikariez hizketan “zuek ez dakizue zer daukazuen Beran” esan omen zioten herri horretan bizi den lagun bati duela ez asko. “Ez dakigula? Guk urteak daramatzagu Joseba Irazoki eta Petti entzuten, besteek ez zuten jakingo!”, komentatzen zuen joan […]

Irakurri

Seegerri omenaldirik onena, itzulpena

0

Joan den astean hil zen Pete Seeger abeslari estatubatuarraren 13 kanta euskarara itzuli ditu Josu Landak eta Armiarma.com atariko “Euskarari ekarriak” atalean jarri. Itzulpen bakoitzak kanta entzuteko aukera ere eskaintzen du.

Irakurri

Top 5: nork ez du kantatu inoiz Pete Seegerren zerbait?

2

Esan liteke hil berri den Pete Seeger folk abeslari iparramerikarra bere abestiengatik bezain ezaguna zela egin zizkioten bertsioengatik. Ni behintzat moldaketa horietako batzuei esker interesatu nintzen bakarlariaren obrarekin eta, haren heriotzean, omenaldi txiki gisa bost bertsio aukeratu ditut.

Irakurri

Kashbaden disko berria maiatzean Bonberenearen eskutik

0

Ikusmina sortu duela zalantzarik ez. Kashbaden itzulerari buruz oraindik gauza askorik aurreratzerik ez dago ordea… taldekideei galdetuta behintzat. Informazio pilula txiki bat aurkitu dugu Bonberenea Sutan Facebook orrian: diskoa maiatzean argitaratuko dela eta Bonbereneak berak publikatuko duela.

Irakurri

Eta Antiguok cumbia dantzatu zuen

1

Duela ia astebeteko kontzertu batekin nator eta barkatu beharko didazue, beste ezer baino lehen, post honen beranta. Nor eta non: Maite Arroitajauregi, Mursego, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean. Noiz: joan den ostiralean. Nola: sarrerak agortuta eta mota guztietako jendea publikoan (honelako […]

Irakurri

Hermana Raya, dream team bat Lou Reed omentzeko

0

“Gau perfektua” iragarri dute meteorologoek Kafe Antzokian ostiralerako: Lou Reed omentzea aitzakia hartuta Sonic Trash, We Are Standard, Rafael Berrio, Mursego, Petti, Kirmen Uribe eta Hermana Raya elkartuko dituzte agertokian; Izar & Star zikloaren laugarren edizioaren barruko urteko lehen zita […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA