Spotify-rekin bukatu zen musika deskubritzeko gogoa (edo ia)
Egunotan artikulu asko publikatzen ari dira Spotify-k hamar urte bete dituela-eta, kontatzen zein izan diren hamarkada honetan aplikazioan gehien entzun diren kantak edo nola aldatu zuen konpainia suediarraren streaming plataformak musika entzuteko modua mundu mundialean. Eta egia da, inpaktua itzela izan da, kasik borratu egin du aurretik, une esperantzagarri batez, gertatzen hasi zena. Musikaren industria hankaz gora jartzear egon zen fenomenoa: jendeak diskoak digitalki konpartitzea. Jo...
Read MoreEz adiorik Jalal Mansur Nuriddin, rap musikaren aitona
Asteartean eman dute berria: Jalal Mansur Nuriddin hil da aste honen hasieran. 74 urte zituen. Pertsonaia aski ezezaguna paraje hauetan; eta hemendik kanpo ere, ez behar bezain errekonozitua, kontuan izanda “rap musikaren aitona” gisa ezagutzen zutela yankien herrialdean. Nuriddin The Last Poets taldeko kidea izan zen 1970eko hamarkadan, lehenbiziko bi diskoetan parte hartu zuen eta zenbaiten ustez, lan horietan entzuten den spoken word politizatua izan zen hurrengo hamarkadan hip hop...
Read MoreKolore bizia, faxismoa ezkutatzeko?
EiTBren gazteentzako produktu-faktoriak 3zpa4 aurkeztu zuen apirilean, musika talde bat sortu nahi duten lau gazteren gorabeherak ardatz dituen saio berria. Eta Go!azenen egiten duten moduan, talde horrek ere zenbait euskal kanta klasikoren bertsioak egiten ditu, astero bat, koreografia, karaoke eta konfeti dezenterekin. Bertsio horiek jatorrizkoen aldaera edulkoratu bat besterik ez direlako marmarka hasteak ez du askorako balio, izan ere, segituan etortzen zaizu inguruan daukazun guraso...
Read MoreAmerika deskubritzen
Ibilbidea: Kepa Altonagaren Patagoniara Hazparnen barrena liburuaren aurkezpena, Izaro eta Mixel Ducauren arteko solasaldia, Balerdi Balerdiren kontzertua. “Arroila Handiko artzain transhumanteak segurtasunaz bezainbat edo gehiago kezkatzen ziren, bakarturik pasatu beharreko epe luzeak zirela-eta, beren osasun mentalaz. Hitz bereziak ere asmatu zituzten artzain askok pairatutako trastornoak izendatzeko. ‘Ardituta’ zeudela esaten zuten”. Bertsolari aldizkariaren azken zenbakiko...
Read MoreGazteekin obsesionatuta bizi den kultura hau
Ibilbidea: Amelie Nothomben Hodien metafisika eta Josep Plaren Kale estua-ren aurkezpenak, Beñat & Julen Axiari eta Joseba Irazokiren Bas(h)oan diskoaren aurkezpena, Aneguriaren kontzertua, Velozet-ena. Gazteak: ezezagun handi hori. Zer pasatzen da gaur Azokako pasillo guztietan barrena zebiltzan izaki horien buruetatik? Nola iritsi dira hona? Zer bilatzen dute? Euskal kulturaren obsesioetako bat dira –zenbat aldiz entzun dugu norbait “gazteak erakarri nahi ditugu” esanez; eta, ejem,...
Read MoreGehiegi DA (eta gustatzen zait)
Ibilbidea: Rafa Ruedaren kontzertua, Sergei Dovlatov-en Filialaren aurkezpena, Perlataren kontzertua, Pelax eta Telmo Trenorrena, EHAZEren bi libururen aurkezpena, Euritan film laburra. Aitortu behar dut gainezkaldi moduko batek hartzen nauela urtero Durangoko Azokako lehenbiziko egunean, Landako inguruan bafleetatik jaurtitzen duten musikarantz gerturatzean, urrutitik sumatzean barruan dagoeneko jendetza dabilela –eta jendetza horren artean agurtu behar den ezagun pila bat; eta norbaitekin...
Read More
Iruzkin berriak