Kategoria: Musika

Post-bideoklipa sortu du La Betty Travan taldeak

1

Jendeak pentsatzen du rocka bideoklipetan azaltzen den hori dela: eztandak, koloreak, su-artifizialak, whiskya, soloak, orgiak, jainkotutako musikariak hiru minutuko orgasmo eroan. Ba, ez. La Betty Travan talde nafarrak sareratu berri duen ikus-entzunezko manifestuan jakin dugu rocka hori baino askoz gutxiago […]

Irakurri

Bost tesi Shakiraren kontra

40

Bilbon izango dugu berriz Shakira, San Mamesen, ekainean; horra egunero Euskadi Irratiarekin esnatzen garenok asteazkenean (hilak 2) entzun genuen notizia. Iaz Bilboko, barka, Barakaldoko, BECen izan zuen arrakasta errepikatu nahiko du kolonbiarrak eta, ez ukan dudarik, irrati honetako informatiboak zeregin […]

Irakurri

LCD Soundsystem-ek agur esango du, zuri-beltzean

1

Kopiatu eguna eta lekua: apirilak 2, New Yorkeko Madison Square Garden. LCD Soundsystem taldeak agur esango baitu eta igual, zorte pixka batekin, sarrera lortu ahalko duzu, hegazkina hartu (edo txalupa, arrauna gustuko izanez gero) eta kontzertua ikusi. Gogoratzeko modukoa izango […]

Irakurri

'AEIOUMMMMM', Xabi Strubellen disko berria, zuzenean sarean

0

Twitterretik (nondik bestela) dator notizia, urteko lehenbiziko eguneko erregaloa: Xabi Strubellek disko berria grabatu eta sarean jarri du CC-by-nc-sa lizentziarekin. Adio bitartekariak, Archive.org webgunetik ekar dezakezue AEIOUMMMMM oso-osorik. Gitarrarekin etxean egindako sei saio esperimental dira; pieza biluziak, isiltasunarekin jolasean osatuak. […]

Irakurri

Don Norbait

1

1999. urtea izango zen, udaberri partean. Donostiako Trinitate plazan kontzertua: Bide Ertzean eta… Etsaiak. Eta, egia aitortzeko, bigarren taldea ikustera joanak ginen batez ere. Besteaz ezer gutxi jakin, “Deabruak Teilatuetan-ekoen talde berria” esan zuen lagun batek. Aurkeztu berria zuten lehen […]

Irakurri

Aupa Dut!

5

Titularreko hori izan dute lema. Larunbatean esango dute agur. Ez neukan pena txikia Dut berandu harrapatu izana (bai, ados, 2008an utzi zuten, baina noiztik ez zuten kontzertu bat egiten?), eta orain TuD taldeak dio agur. Hilaren 18an izango da Dut-en […]

Irakurri

'Angie' edo nola saldu diskoak Durangon

0

Nagikerian instalatuta geunden Bilbon, Garcia Salazar kaleko pisuko salan, telebistari begira, agian pizza bat afaldu berritan, Rolling Stones-en Angieren bideoklipa agertu zenean. Akorde minor batek hausten du isiltasuna eta Mick Jaggerrek desolazioz ahoskatzen du izena: Angie… Angie… noiz desagertuko dira […]

Irakurri

Dylan monoarekin

1

Kontuak argitu behar ezer baino lehen: Dylan monoarekin dagoela esaten badugu, ez da bere gameluari materiala eskatzen ari zaiolako, Mr. Tambourine Man kantan egin zuen bezala. Adinak ez du barkatzen eta Robert Zimmerman jaunak gaur egun eduki dezakeen mono guztia […]

Irakurri

Zer den “papurras” bat (eta zer ez)

2

Bizi naizen inguruan “papurras” esapide euskañola erabiltzen dute batzuek —ez dut izen-abizenik emango— platerean soberan geratu denetik elikatzen denari esateko. Besteek hoberena hartu eta hondarrekin asetzeko gaitasuna edo egonarria daukatenak dira “papurras” delakoak. Ezin esan Mark Lanegan klub horretakoa denik. […]

Irakurri

Internetek famatu egiten ditu kantari txarrak

1

Lagun batek jarri dit bideoa Facebooken (eskerrik asko, Ander): Ramoncin, aztunparen pare, Nirvanaren Come as you are kantatzen. Munduan gehien gorrotatzen ditudan musikarien zerrendan oso goian dago oilasko frijituaren errege izandakoa, baina ez naiz hasiko irainka (badaezpada) eta fenomenoari helduko […]

Irakurri

Bizardunen bigarren diskoa, laster zure taberna-zuloan

3

Irlanda, Nafarroa eta kriston kojoiak, ez ordena horretan derrigorrez. Bueltan dira Bizardunak. Urriaren 10ean sartuko dira estudiora disko berria grabatzera; azarorako edozein taberna zulotako bafleetan entzungo da. En Zugzwang du lan berriak titulu, eta iaz publikatutako debutaren arrakasta bera badu, […]

Irakurri

Karliberalen errepublikara bidaia gerraren gorrian

0

Lehenengo notatik antzematen da desberdintasuna. Hori ez da trikitia, hori haizezko instrumenturen bat da, inondik ere. Hara hor Eta tira eta tunba diskoaren osoaren ezaugarri nabarmenenetako bat: metalek daramatzate kantetako asko; soinu txikia ahotsaren laguntzaile doia da, ez du beste […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA