Azken broma handia
Kontzertu bat zer zen ahazten hasia nintzen eta memoria berreskuratzeko aukera aparta izan da Nacho Vegas zuzenean ikustea. Hiru kontzertu jo ditu bakarlari asturiarrak konfinamendua bukatu zenetik: Madrilen, Bilbon eta atzo Donostian. Victoria Eugenia beteta –esateko modu bat da, edukiera mugak kontuan hartuta– hasi zuen igande arratseko kontzertua, La zona sucia diskoa irekitzen zuen Cuando te canses de mí ederrarekin. Argitaratu gabeko kantak eta pieza arraroak biltzen dituen Oro,...
Read MoreBideoklipetik hiper-errealitatera: zer erakusten digun Charli XCX-ek etorkizuneko musika ekoizpenaz
GAZ Limbokoek elkarrizketa honetan esan dituzten gauza interesgarrien artean, arreta deitu dit zein argi duten gaur egun abesti berriak argitaratzea ez dela nahikoa, nola duten barneratuta bideoa musika talde baten ezinbesteko osagai gisa. Kontua ez da berri-berria, MTV eta tankerako telebista kateak sortu zirenetik musikari batzuk soinuarengatik bezainbeste iritsi zaizkigu bideoklipengatik –izan ere, Aphex Twinen Windowlicker gehiago da bideo bat nire memorian musika bera baino–. Youtubek...
Read MoreInor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz
Konfinamendua baretzen ari den honetan, ohikoa bihurtu da galdera terrazetako elkarrizketa guztietan: “Zuk zer egin duzu etxetik atera gabe egon garen denbora honetan?”. Erantzunak oso erraz aurreikusteko modukoak izaten dira gehienetan. Gizabereok irudimen mugatua daukagu eta, horri eransten badiozu elkarrekin solastatzeko elkartzen garenon artean guztiz gehienok bizi-azpiegitura berdintsuak ditugula, katalogoa mugatua da: Patri Jordanekin kirola egin, bizkotxoak prestatu eta jan, errudun...
Read MoreStreaming kontzertuak: kontua, musikan ere, produktiboa izatea baita
Zerbait argi geratu bada koronabirus honen hedapenarekin, zera da: gizarte honek panikoa diola sistemak ezartzen dituen denborak eteteari. Arduradun politikoek badakite eta horretaz baliatzen ari dira euren fantasia autoritarioak egia bihurtzeko. Herritarrak elkartu, dibertitu edo antolatu daitezkeen lekuak itxita daude. Langileak produkziorako zukutzen dituzten lantokiak berriz, irekita, horrek hildakoak ekarriko dituela dakiten arren. Eta zenbat polizia bazter guztietan. Baina sistemaren...
Read MoreGenesis P-Orridge, esperimentazioa azken muturreraino
Egun arraro hauetan ere, heriotza guztiak ez dira pasatzen denok ezagutzen dugun eta beraz aipatuko ez dudan birus baten segapetik. Genesis P-Orridge musikari, poeta eta performerra larunbat honetan hil zen, 2017an diagnostikatu zioten leuzemia baten eraginez. Throbbing Gristle taldeko sortzaileak 70 urte zituen eta New Yorken egin du azken eztula. Musika enigmatikoa zen Throbbing Gristle taldearena, gizakiaren pultsio ilunei buruz aritzen zena: hilketak, suizidioa, pornografia… Hil...
Read MoreMundu zaharraren konbustio antolatua
Gogo handiz, baina zertarako uka, eszeptizismo puntu batekin joan nintzen asteazken honetan Bilboko Kafe Antzokira Godspeed You! Black Emperor taldearen kontzertua ikustera. Nire aurreiritziak: kontzertuaren lekuko izango zen aretoan gehiago ibiltzen nintzenean, alegia, unibertsitate-garaian, dezente entzun nuen Quebec-eko talde hau, 2000. urtean publikatu zuten Lift Your Skinny Fists Like Antennas to Heaven diskotik aurrera mundu osoko post-rock zaleentzat ezinbesteko erreferentzia bihurtu...
Read More
Iruzkin berriak