Morau eta Beñardo Gernikako Astran
Kafea eta Galletak ekimenaren berrogeigarren eta, itxura guztien arabera, azken ekitaldia. Han agertu ziren Andoni Tolosa “Morau” eta Beñardo Goietxe, Arrainentzako himnoak diskoa zuzenean aurkeztera, Townes Van Zandt-en Live at the Old Quarter komentatzearekin batera. Gogoratuko dugun kontzertu horietako bat izan zen eta, memoriak inoiz huts egiten badigu, Zabortegi intergalaktikoa kanta behintzat erregistratuta utzi dugu –ez dakit intergalaktikoa edo zerutiarra den...
Read MoreWillis Drummond, maratoia bukatu baino lehenxeago
Hamar kontzertu segidan zeuzkaten programatuta Willis Drummond taldeko kideek Joseba B. Lenoir gitarra jole berriaren etorrera ospatzeko. Maratoia maiatzaren 15ean hasi zen eta joan den larunbatean, hilak 24 bukatu. Lanen erdiak eginda harrapatu nituen Hernanin, Goiz Argi tabernan eman zuten kontzertuan, baina angelu onik harrapatu ez —hura jendetza— eta ezin bideorik eskaini. Beharrik joan den ostiralean Lander Arbelaitz lankideak Bonberenean ehizatu zuen ARGIA egiten dugunontzat...
Read MoreMobydick & banda Intxaurrondon
Kontzertu laukoitza maiatzaren 16an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Charles Atkey musikari britainiar donostiartuak zabaldu zuen gaua; Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaurrek eman zioten segida Melodías concertantes diskoko errepertorioa aurkezten eta aurreko lanetako zenbait pieza ezinbesteko berreskuratuz (DJ Invitado aparta kasu); Mobydick-ek eta bere taldeak intentsitate handiko kontzertua eskaini zuten eta Autumn Defensek itxi zuen gaua —John Stirratt Wilcoko kidearen proiektu...
Read MoreBarbarossa Usopop-en, Sarako Santa Katalina kaperan
Beti bezain fin Sarako Usopop jaialdia antolatzen dutenak: festibal nagusiaren B aldea egin ohi dute urte hasieran, “Usopop kontrapasa” izenekoa, eta igande honetan zen zita Sarako Santa Katalina kaperan. Barbarossa talde britainairrak eta Mursegok fededun eta fedegabe andana bildu zuten musika berrien eta ama lurraren izenean, amen. Lehenengoen kanta bat ehizatu dugu telefonoko kamerarekin, argitaratzear diren EP berrian argitaratzekoa dena. Electrosoul edo trip-hop gisa...
Read MoreEta Antiguok cumbia dantzatu zuen
Duela ia astebeteko kontzertu batekin nator eta barkatu beharko didazue, beste ezer baino lehen, post honen beranta. Nor eta non: Maite Arroitajauregi, Mursego, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean. Noiz: joan den ostiralean. Nola: sarrerak agortuta eta mota guztietako jendea publikoan (honelako proposamen musikalak tribu minoritarioentzat direla uste dutenen iritzia zein okerra den komentatzea ezingo dugu saihestu, beste behin ere). Eibartarra bere azken diskoa defendatzera igo zen, Hiru...
Read MoreBide Ertzean 77 grabatu zuten lekura bueltan
Zita berezia igandekoa: Bide Ertzean taldeak Urnietako Sarobe antzokian jo zuen, 77 diskoa grabatu zuten leku berean, Berria egunkaria ekonomikoki babesteko kanpainan lagundu duten herritarrentzat antolatutako saioan. Kontzertuaren aurretik zenbait bideo eman zituzten, jendaurrean erakutsi gabeko materiala, diskoaren grabazioko irudiak eta ekoizle lanetan aritu zen Suso Saizi egindako elkarrizketa, besteak beste. Espezial etorri zitzaizkidan Saizek zentrifugagailu eta arnas estuko...
Read More
Iruzkin berriak