Periferiako auzoak, euskal zuzendariak eta emakume begiradak
Bi irabazle garbi eta zenbait tendentzia utzi ditu Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioko palmares ofizialak: Pacificado film brasildarrak ikusi genuenean aurreikus zitekeena baino sari handiagoak besapean hartuta egingo du etxerako bidea, Urrezko Maskorraz gain gizonezko aktore onenaren saria eta argazki onenarena ere eraman dituelako. Kutsu sozialeko zinemak aurreko edizioetan baino pisu handiagoa izan du 2019ko honetan, baina ikusle honi zalantza geratzen zaio Paxton Wintersen filma izan ote...
Read MoreMunduko langileok, elkartu zaitezte Sail Ofizialean!
“Batzuetan gertatzen da, film bat amaitzen den lekuan segitzen duela hurrengoak, programatzaileek edo zoriak Zinemaldiko film guztiak josita metafilm erraldoi bakar bat egin nahi izan balute bezala”. Harkaitz Canok atzoko zutabean idatzitako esaldi horri bueltaka nabil, lehiaketa ofizialaren barruko azken pelikula ikusi dugun egun honetan. Metafilm erraldoi bakar bat: gutako askoren buruan hori bihurtu da dagoeneko joan den ostiraletik ikusi dugun guztia. Eta ez derrigorrez film batzuek...
Read MoreEtxera itzultzeko zailtasunak eta bidaiatuz sendatu daitezkeen gaitzak
Goizeko lehen orduan etxetik irten eta azkeneko autobusarekin batera itzuli. Tartean: pelikulak, kafeak, presaka jandako pintxoak. Are presa handiagoarekin idatzitako kronikak. Zinemaldiak ezartzen duen errutina nekagarriari esker, urre gorrizkoa bihurtzen da etxekoengana bueltatu eta lasaitasun pixka bat daukazun eguneko momentua. Gaur Sail Ofizialean ikusi ditugun bi filmetako protagonistek ez dute halakorik: gurasorik gabe hazi diren gazteen istorioekin hasi da lehiaketara aurkeztu diren...
Read MoreErretiro gozoa
Beti deitu izan didate arreta Zinemaldia jarraitzen duten atzerriko korrespontsal eta kritikari batzuek. Konkretuki, adinean aurrera samar joanak dauden horiek. Beraien ile zuriak, ibiltzeko modu zahartritikoak, bazkalosteko paseetan egiten dituzten zurrungatxoak. Siesta horien ondoren idatziko dituzten kronikak eta kritikak irakurriko nituzke denborarik izango banu, askotan galdetzen diot nire buruari zer arraio kontatuko duten lepoa kulunka dutela ikusi dituzten pelikulez. Gauza bat segurua...
Read MoreFormalegiak dira
Ia artea bezain zaharra den dialektika baten lekuko izan gara astelehen honetan Sail Ofizialean: zer da garrantzitsuagoa, istorioa ala hura kontatzeko modua? Edukia ala forma? Adiskide kultureta zinezale eusnob maitagarriok, badakit horrelako galderen aurrean tokatzen dela esatea istorio guztiak kontatuta daudela eta, beraz, apustu formalen bidez ireki daitezkeela nagusiki giza-adierazpenarentzat esparru berriak eta abar eta abar. Teorikoki nik ere hori defendatu beharko nuke, are gehiago...
Read MoreEzin kanpora irten
Zine aretoak ez dira munduko lekurik onena klaustrofobikoentzat: itxita daude, ilunak dira eta pasillo baten ondoko eserlekua hartu ez baldin baduzu, ez da hain erraza izaten nahi duzunean altxa eta ateratzea. Eskerrak hasieratik jakin dezakezula zenbat denboraz egongo zaren isolamendu-egoera horretan: zinefilo handienek ere irten behar izaten dute noizbait aretotik eta, Zinemaldia jarraitzen ari bazara, efektu terapeutikoak dauzka pelikula eta pelikula artean aire pixka bat hartzeak. Kanpora...
Read More
Iruzkin berriak