Ez daukagu galtzeko ezer, hori da pena
Espero dezakezunak baldintzatzen zaitu: film bat ikustera zoaz, proiektatuko dutenari buruzko ideia bat zure kaskezurrean jada eraikita eta ikusi dituzun beste film guztien sedimentuarekin. Itxuraz garrantzirik ez daukaten gauzatxook zure balorazioa ia goitik behera zedarritzen dute, inor ez baita birjin joaten zinemara –areto bateko butakak ez dira lekurik txarrena kualitate hori galtzeko porzierto, baina hori beste kontu bat da–. Bukatu da Donostiako Zinemaldiko 62. edizioa eta palmaresak...
Read MoreTragikomedia paperik gabe
Intuchables arrakastatsuaren zuzendariek itxi dute Sail Ofiziala, immigrazioa bezalako gai konplikatuarekin tragikomedia bat eginez. Film “komertzialak” aukeratu ohi dituzte lehiaketaz kanpo Zinemaldiko sail nagusia ixteko eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Berrikuntza handirik ez daukan Samba gustura ikusten da hala ere, errazkerian erortzen ez den umoreari esker. Bi aktore protagonisten lan txukunak errazten du metraje luze samarreko filmak aurrera egitea eta amaieran bakarrik...
Read MoreSalbaia ez, bai ordea maskulinoa
Bazkalosteko siesta dramatizatzeko jartzen duten telefilm horietako baten tankera hartu diot Vie sauvage ekoizpen frantziarrari. Semeak bahitu eta hamar urtez inguru urbanoetatik kanpo heziko dituen aitaren istorio ahul xamarrarekin bukatu da Sail Ofizialean lehian ziren filmen zerrenda. Inolako arrisku narratiborik hartu gabe kontatzen zaigu aita-semeen bizimodua, etxe batetik bestera, sutondotik sutondora, nabarmentzeko moduko deus gutxirekin, seme zaharrena, jada kozkortuta, maitemintzen...
Read MoreKomedia psikiatrikoa
Krisi ekonomikoaren aitzakian egindako eskubide sozialen murrizketak eta horiek gizartean sortzen duten ezinegona dira Isaki Lacuestaren Murieron por encima de sus posibilidades filmak komedia zoro bat egiteko probesten dituen lehengaiak. Hainbat arrazoirengatik psikiatrikoan sartu dituzten bost lagunek handik hanka egin eta mundua krisitik ateratzeko plan bat jarriko dute martxan: Banku Zentraleko presidentea bahituko dute eta hainbat ministrori “mozketak” aplikatu. Lehenbiziko...
Read MoreTigreak miau! egin du
Danis Tanovic-ek film bakarra baino, bi ekarri ditu Sail Ofizialera: Tigers salaketa pelikula bat da eta salaketa pelikula bat egiteko zailtasun legalei buruzko filma ere bai. Benetako gertakarietan oinarritutako ekoizpen honek esne-hautsa osasun publikoaren kaltetan merkaturatzeko arazorik ez daukan enpresaren jarrera inmorala erakutsi nahi du. Horretarako enpresarentzat lanean aritu ondoren, damutu eta haren kontra egitea erabaki zuen Ayan izeneko saltzailearen historia kontatzen du...
Read MoreEstatuaren estolda zikinak
Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketa, tortura, hilketa eta ondoren kasuaz egin zen epaiketa berreraiki ditu Pablo Malo zuzendariak Sail Ofizialera ekarri den filmean. Lasa eta Zabala hasten den moduak konbentzitu nau gutxien, baina filmak aurrera egin ahala errealismoan eta gordintasunean irabazten du. Iñigo Iruin abokatuaren inguruan osatu da gidoia. Gaztetan bi errefuxiatuak ezagutzen ikusiko dugu eta hamarkada bat geroago, gorpuen arrastoak agertzen direnean, kasuaren instrukzioaz...
Read More
Iruzkin berriak