‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak
Buelta askorik eman gabe esango dut: bart gauean Hondar ahoak-ek inflexio-puntu bat markatu zuen euskarazko telesailen historian. Koldo Almandozek zuzendutako serie berriaren lehen kapitulua ikusi ondoren, ikusle askok izan dute sentsazioa, eta hala adierazi dute sare sozialetan, aspaldidanik honelako zerbaiten premia sumatzen zutela, baina orain arte egindako saiakerek, ahalegin txalogarriak izan arren, ez zutela lortu. Iraganeko kontuak: azaroaren 4ko 22:30ean beste aro bat hasi da ETBn ikusi...
Read MoreEuskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?
Inoizko Zinemaldirik arraroenak irabazle atipikoa izan du: Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren Dasatskisi filmak denetariko erreakzioak eragin zituen prentsaren artean, pelikula maisulantzat jo zutenetatik hasi eta huts egindako obratzat jotzen zutenetaraino. Epaimahaiak argiago ikusi du ordea, Urrezko Maskorraz gain emakumezko aktore onenaren, zuzendari onenaren eta gidoi onenaren sariak ere eman baitizkio, 2020ko edizioko garaile nagusi bihurtuz. Hala ere, 68. edizio honetatik...
Read More“Gertakari desatsegin” bat eta Asiako bi pelikularekin, amaiera gertuago
Zazpigarren eguna Zinemaldian: hainbeste pelikula ikusi ondoren, pentsatzen hasten zara agian zuk zeuk ere idatzi ahalko zenukeela film baterako gidoia. Festibalaren gorabeheretan girotutako zerbait izango litzateke, baina ez Woody Allenen Rifkin’s Festival bezala, ez; Zinemaldiko benetako gatazkak islatuko lituzke, antolatzaileekin haserre dagoen zuzendari bat protagonista gisa jarrita. Bere ustez garrantzi handirik ez daukan sail batean jarri dute estreinatu behar duen pelikula eta...
Read MoreFamilia, a zer pelikula
Garai batean, ez hain aspaldi (pentsa, ni gogoratzen naiz eta ez naiz, ejem, hain zaharra) zinera joatea plan familiarra zen. Ongi pentsatzen baduzu, neguko asteburuetan guraso askoren nerbioak salbatzeko gauza hoberik ez da asmatu geroztik: txartelak eta krispetak erosi, ilaran zain egon, ordu pare batez publiko guztiarentzat pentsatutako produktu zinematografiko bat irentsi eta aretotik ateratzean jokaldia komentatzearekin arratsaldea erraz botatzen zen inork laguntza psikologikork eskatu...
Read MoreEtxean bezala
Bosgarren eguna, Zinemaldiaren erdia pasa da dagoeneko. Akreditatuen espezieak puntu honetara iritsita garatua behar du festibaleko instalazioekin gertutasun-gradu bat, familiartasun-sentsazio bat, aretora etxeko zapatilekin eta albornozarekin joatea serioski pentsatzerainokoa –gainera, total, inork ez zaitu ezagutuko aurpegian daramatzagun gauza hauekin–. Eta prentsaren animo-egoerarekin bat eginez, etxeko sua, familiakoen beroa eta hiriko zaratatik urrun dauden eszenatokiak programatu...
Read MoreEguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian)
Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako kronika honetan bi pelikulari buruzko iruzkinak aurkituko dituzu, baina, bide batez, Zinemaldiari buruz aritzean maiz ahazten den gai bati ere erreparatu nahi diot: dirua. Takuma Satoren Nakuko wa ineega filmaren hasieran...
Read More
Iruzkin berriak