Altzoko Handiaren mitoaz, errealitateaz eta fikzioak honetan guztian izan behar lukeen lekuaz
Gipuzkoako Foru Aldundiak liburu bat editatu berri du, zeinak jasotzen duen Luis Angel Sanchez Gomez Madrilgo Complutense Unibertsitateko Historia doktoreak egin duen ikerketa Migel Joakin Eleizegiri buruz, alegia, “Altzoko Handia”-ri buruz. Asko hitz egin da azken urteotan Eleizegi zenaz, lehenbizi haren historiatik abiatuta opera bat egin zutelako eta gero mundu osoan ezagun egin zuen Handia filma. Aldundiak prentsari bidalitako oharra irakurrita ulertzen denagatik Altzoko handia....
Read MoreKolore bizia, faxismoa ezkutatzeko?
EiTBren gazteentzako produktu-faktoriak 3zpa4 aurkeztu zuen apirilean, musika talde bat sortu nahi duten lau gazteren gorabeherak ardatz dituen saio berria. Eta Go!azenen egiten duten moduan, talde horrek ere zenbait euskal kanta klasikoren bertsioak egiten ditu, astero bat, koreografia, karaoke eta konfeti dezenterekin. Bertsio horiek jatorrizkoen aldaera edulkoratu bat besterik ez direlako marmarka hasteak ez du askorako balio, izan ere, segituan etortzen zaizu inguruan daukazun guraso...
Read MoreMuhammad Aliren boxeotik Gipuzkoa Zutikek ikas dezakeena
Boxeoan batere aditua izan gabe, pertsonaia interesgarria iruditu izan zait beti Muhammad Ali, duela egun gutxi hil den kirolaren leienda. Ez hainbeste “black power” delakoaren ikono bihurtu zelako —horrek ere izango du nire interesean zerikusirik, noski—, baizik eta bere boxeatzeko moduarengatik. Kontu honetaz zerbait dakitenek esplikatzen dutenez, Ali ez zen nabarmentzen ukabilkada oso bortitzak jotzeagatik. Besoen abiadurak, erreflexu azkarrek eta mugitzeko abileziak egiten...
Read MoreBiografiak eta tabuak
Denak ados gaude: inori ezin zaizkio leporatu bere aitak egindako kalteak eta ezin da inoren obra artistikoa epaitu haren familia abiapuntutzat hartuz. Kazetaritza kulturalaren funtsezko premisa izan beharko litzateke obra, obra, obra, obra lehenestea eta ez obraren egileari buruzko inolako kontu pertsonal. Gertatzen da ordea, berriki Elias Querejeta hil dela eta ez bere obra. Eta Querejetari buruz idatzi direla egunotako orri guztiak, haren lanez gain zinegile hernaniarraren dimentsio...
Read MoreSamaranch, frankista olinpikoa
1974koa duzu ondoko argazkia, uztailaren 18koa (egin klik irudian handiago ikusteko). Patxi zaharrari bi eztul ustel geratzen zitzaizkion, artean. Harro altxatzen du eskuin besoa, gerora Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente izango zen Juan Antonio Samaranchek. Eta diktadurako beste agintarienekin bat eginda, pinudi faxista beltza duzu begi bistan. Orain, 89 urterekin Geldi Enean ostatu hartu duelarik, prentsak “detaile” txikia ezkutatu nahi du. Samaranch agure kirolzale bihurtu nahi...
Read MoreHaitiko katastrofearen “irudirik onenak”
Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute, baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei tiritak jartzea zein den ona azpimarratuz. Atzokoa gordeko dut nik ordea: gutxitan erakusten du egunkari nagusietako batek hain klaro, pose humanitarioaren atzean ezkutatzen duen haragi gosea. Saltzen...
Read More
Iruzkin berriak