‘Fariña’ liburuan agertzen diren euskal izenak: diru zuriketa, haxix kiloak eta hilketa bat
Astelehen honetan sartu da indarrean Nacho Carretero kazetariak idatzitako Fariña liburuaren kontrako bahiketa. Galiziako narkotrafikoari buruzko lana salatu zuen Jose Alfredo Bea Gondar O Groveko alkate ohiak, bere aurkako “laidoak eta kalumniak” dauzkalakoan –kokaina deskarga batean parte hartu zuela esplikatzen da hiruzpalau, ejem, lerrotan– eta neurri judizialaren erruz, debekatuta dago aurrerantzean liburua zabaltzea. Baina eskuratzea ez da ezinezkoa. Ezta zaila ere. Aste honetan...
Read MoreEtxekoak kanporatzen
Gure artean daude. Geroz eta gehiago dira. Kezkatzen hasia naiz ez ote gaituzten jango. Azkenaldian nonahi, kalean, tabernan, erosketak egiten aurkitzen ditut eta, zer nahi duzue esatea, ez naiz ohitzen, deseroso sentitzen naiz inguruan ditudanean, mehatxua dira gure gizartearentzat. Berdin zait euskaraz ari baldin badira ere, nahiago nituzke nigandik urrun. Ozen hizketan, eskua luzatu eta besoa hartu, mundu guztia beraien legera bizi behar dela pentsatzen. Euskotar pedigria duten arrazistez...
Read More#15M Euskal Herrian: artikulazioa, ez identifikazioa
Eszeptizismoa sanoa da, ezaren gudaz ezetza bakarrik sortzea ordea, gaixotasuna. Atzo gauean Donostiako akanpadan izan nintzen eta han hitz egin ziren gai guztien artetik autokritika batzordean sortutako eztabaida batek deitu zidan arreta. Kexu zen nire alboko gaztea, Donostian Madrilgo agenda erreproduzitzen ari direlako, baita dena elebitan egitea onartu ostean, erabakia betetzen ari ez direlako ere. Ondoren: hika-mika beroa, ondorio zehatzik ez eta Ana Malagonek asteartean zioen moduan,...
Read MoreLiverpoolen ere, hondakinak atez ate
Herri txikietarako baietz, baina bizilagun kopuru jakin batetik gora ezinezkoa zela, ez zuela funtzionatuko, atez ateko hondakin bilketa herri handietara eta hirietara eramatea ezinezkoa zela; horrelakoak entzun behar izan ditugu azken urteotan, bilketa eredu eraginkorrena Usurbilen, Hernanin eta Oiartzunen martxan jarri aurretik, bitartean eta ondoren. Oraindik ere, tartean-tartean baten batek errepikatuko dizu kontu bera, inork Donostian-edo atez atekoa abiarazi beharko litzatekeela iradoki...
Read MoreXXI. mendeko euskaldunaren bila
Nahi dutena esango dute kaskezurra Sabino Aranaren Albiako lorategietako estatua bezain harrizkoa dutenek: zerbait mugitzen ari da eta esparru guztietan hasi da nabaritzen, baita pentsamenduaren alorrean ere. Herenegun EHUn euskal nazionalismoari buruzko masterra, atzo Lapiko Kritikoko eztabaidak eta konturatzerako, bihar bertan (esateko modu bat da) UEUn ikastaro bat, Euzkadi euzkotarron aberria ote den galdezka datorrena, ondoren euskal identitatea “zer den” izendatzea baino, “zelan...
Read MoreTwitter: denbora galtzea, arrakastaren giltza
Nicholas Negroponte Internet munduko guruak El País egunkari espainiarrari: “Ez dut uste Twitterrek asko iraungo duenik”. Zeresana eman dute hitz horiek, iragarle fina dela erakutsi baitzuen Negropontek 1995ean argitaratutako Being digital liburuan —besteak beste, pantaila ukigarriak eta tinta elektronikoa aurreikusi zituen—. Oraingoan arrazoirik ote duen, hori beste errota bateko ura da. Denbora asko galtzen dela esanda iragarri baitu Negropontek Twitterren gainbehera. Mezu laburrak...
Read More
Iruzkin berriak