Kategoria: Fauna publikoa

Beltxargen aintzira autonomikoa

0

Ballet-koreografia bateko pausoa balitz bezala begiratu behar zaio adierazpen honi. Ondo kalkulatua, perfekziotik gertu. Musika edozein izan daiteke, baina tira, demagun Txaikovskiren Beltxargen aintzira aukeratzen dugula, haren protagonistetako batek, Siegfried printzeak, 21 urte bete behar baititu, juxtu Guggenheim museoak bezala.

Irakurri

Sobiet Maneiro

0

Dezenteko ultzera eragin behar du gauza bat asmatzeak, inbentoak arrakastarik ez edukitzeak, atzetik beste norbait etortzeak, gauza ia iguala aurkezteak eta, zurekin ez bezala, pitxitxi guztia txaloka hasteak eskuak magenta koloreko jartzeraino. UPyDren historia da, neofalangismo espainiarraren Nikola Tesla dira: […]

Irakurri

Telemaratoi gutxiago, aurrekontu gehiago

4

Gutxien espero duzunean –inoiz ez baituzu aurreikusiko iktus bat– antzaldatzen du kolpe zorrotz batez maite duzun norbait, esaldi tonto baten ondoren: “Besoa txingurrituta nabaritzen dut”, zer pentsatu behar zenuen halakorik, paralizatuta geratu zaio gorputz erdia bazkaltzen ari zineten bitartean, hortxe, […]

Irakurri

Naftalinarekin seduzitzen

0

Aitorren hizkuntza zaharraren erret akademiak Bilboko Plaza Barrian daukan egoitzan egon denak ikusiak izango ditu hango bilera gela nagusian zintzilik dauden Euskaltzainburuen erretratu, nire ustez, afrus xamarrak. Haietako bik ere –Haritschelar gorbatarekin eta Lekuona sotanarekin– agertu nahi izan dute Euskal […]

Irakurri

Obsesio identitarioa

0

Funeral batean txiste-kontari hasten den pertsona batek eta Muriel Larrea Irungo PPko kideak antza dute gauza batean gutxienez: momentu aproposa aukeratzeko modu partikular samarra dute biek. Euskararen Eguna dela-eta egin dituen adierazpenek minutu bat irauten dute juxtu-juxtu, baina tiro-sortak kalibre […]

Irakurri

A esan, Z egin

0

Tripa luzeko Partagas puruaren kea aurpegira botatzen dizun bitartean ohartaraziko dizu erretzaile pasiboek bizi duten arriskuaz, norbaitek egin behar luke zerbait problema larri horrekin. Haurra magalean hartu eta erregelarekin ipurdia gorritzen dion bitartean (zart!) egingo dizu (zart!) pedagogia librearen proselitismoa, […]

Irakurri

Satorren herriko bromak

0

“Laburbilduz, txistea da Otegiren alarguna eta Arzalluzena bazkaltzen ari direla eta… Nola jarraitzen du txisteak? Ez naiz akordatzen, baina ondo hasten da, e?”. 2002. urtea zen, Javier Vizcaínok jasota utzi zuen Cocidito madrileño liburuan: COPE irrati kateko esatariak suelto barrez […]

Irakurri

Gutarrak ala kaosa

0

Segun eta nondik begiratzen diozun, izan daiteke Kortaturen La familia Iskariote kantaren bertsio baterako materiala: aldatu “¡Sabotaje! ¡Rebelión! ¡Desobediencia! ¡Agitación!” eta jarri “Ilegalitatea! Sezesioa! Matxinada! Anarkia!”;  grinarekin joz gero, seguru gaztetxeren bat saltaraziko duela.

Irakurri

Donostiako faraoiaren klasismoa

8

Pitote ederra daukate Elorza bezalako PSOEko sanchezkiek alderdiaren Andaluziako fakzioarekin, gerra zibil domestiko bat, otorduetan ostikoak mahai azpitik, “laztana” hitzarekin gozatuta datozen akusazio larriak, antzezpen afektatuak, telenobela baterako osagaiak –izan ere, bada uste duenik Pedro Sanchez sinesgarriagoa litzatekeela  aktore venezuelar […]

Irakurri

Hitz egin zure izenean

0

Nik dakidala, modu bakarra dago independentzia nahi dugun ala ez zuzen jakiteko: herritarrei erreferendum bidez galdetzea. Baina ez garenez Doraemonen munduan bizi –ETBko errepikapenek batzuetan kontrakoa sinetsarazi nahi badigute ere–, aukera hori ezin da poltsiko magikotik atera eta Espainiako lege […]

Irakurri

'The Walking Dead' komunista

1

“Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte! Ezagutzen dugun normaltasuna eta haren inertziaren alde, noski”. Entzun dute, hilkutxatik atera dira eta badoaz Karl Marx eta Friedrich Engels EasyJet batean, Gaspar Llamazaresi gauza pare bat esplikatzera; ez dagoelako deretxorik igitai mailu soviet Potemkinak […]

Irakurri

Zortzi abizen mantxurriano

1

Nola nahasten diren, zezenaren kemena daukan adierazpen honetan, opera kantari baten alfonbra gorriko goi-kultura eta 8 apellidos vascos bezalako azpi-produktu zinematografiko baten ideologia populatxeroa: Ainhoa Artetak atera ditu paseatzera Moisesen garaiko bere asabak Federico Garcia Lorcari gorazarre egiten dion ikuskizun […]

Irakurri

Laugarren boterea (txiste bat)

0

Bi gauza gutxienez klaro daude politikari batek kazetariaren galderari erantzuten dionean irribarre eginez eta “asko eskertzen dizut hori galdetzea” esanez: 1) politikaria sentitzen dela hamakan etzanda purua erretzen bezain erlaxatuta eta beraz 2) kazetaria ez dela bere lana ondo egiten […]

Irakurri

Kita ezazu, kita ezazu

1

Jaun Barua iragan apirilaren buruan bezala dabil Iñigo Urkullu azken asteetan, hark bezala present baitu Katalunia; “present espirituan –kantatu nirekin– manka besoen artean” (bis). Ehunka polizia atera direnean katalanak masakratzera, nazioartea asaldatuz eta, sumatzen dut, lehendakariari bozka eman zioten euskal […]

Irakurri

Inkontziente kolpista

0

“Kezkatzen nau momentu erabakigarrian,  aukeratu behar denean, beti aukeratzen duzuela  amorerik ematen ez dutenen alde egitea”  Alfonso Alonso EAJri, EAEko Legebiltzarran (ElDiario.es) Zalantza daukat: PPko Alfonso Alonsok lapsus bat izan zuen joan den ostegunean EAEko Legebiltzarreko mikrofono, argi eta kameren […]

Irakurri

Baldintza eta subjuntibo

1

“Guk ere erraztuko genuke  herritarren parte hartzea  autodeterminazio  ariketa batean” EH Bilduko alkateak (Naiz) AliExpress-en Kataluniako independentismoa erosi zenuen; etxera iritsi eta kaxatik atera duzunean, ordea, muturra okertu zaizu: ez, ez zen hau. Zeren hau da gure gaur egungo independentismoa, […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA