Boligrafo gorria
Hasiera »

Merkatutik harago

2020-11-25  //  Kulturgintza  //  Iruzkinik ez

Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujika eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Bingen Zupiria joan den ostiralean Donostian emandako prentsaurrekoan (argazkia: Durangoko Azoka).

Pandemiari aurre egiteko neurrien despit, urteko zita kultural garrantzitsuenak ari dira aurkitzen modua 2020ko edizioak hutsean ez pasatzeko. Durangoko Azokak ere, euskal kulturarentzat ia denbora-unitatearen maila daukan hitzorduak, pixkanaka eman dio forma aurtengoari.

Hiru kontzeptutan laburbildu daiteke: salmenta digitala, programazio deszentralizatua eta Azokaren ohiko egutegitik haragoko presentzia edukitzeko asmoa. Joan den ostiralean aurkeztu zuten Azokaren aterkipean Hego Euskal Herriko hainbat lekutan egingo den programazio musikala. Agerraldi berean azaldu zutenez, katalogo bat prestatuko dute abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra arte Durangoko espiritua luzatzeko eta Eguberrietako erosketekin lotzeko, liburu-dendetan eskura egongo dena.

(gehiago…)

‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak

2020-11-05  //  Zinema - ikus-entzunezkoak  //  Iruzkinik ez

Eneko Sagardoy eta Nagore Aranburu dira telesaileko protagonistak.

Buelta askorik eman gabe esango dut: bart gauean Hondar ahoak-ek inflexio-puntu bat markatu zuen euskarazko telesailen historian. Koldo Almandozek zuzendutako serie berriaren lehen kapitulua ikusi ondoren, ikusle askok izan dute sentsazioa, eta hala adierazi dute sare sozialetan, aspaldidanik honelako zerbaiten premia sumatzen zutela, baina orain arte egindako saiakerek, ahalegin txalogarriak izan arren, ez zutela lortu. Iraganeko kontuak: azaroaren 4ko 22:30ean beste aro bat hasi da ETBn ikusi dugun fikzioan.

(gehiago…)

Azken broma handia

2020-10-26  //  Musika  //  Iruzkinik ez

Nacho Vegas eta bere taldea igandean Donostiako Victoria Eugenian (argazkia: Arantxa Zabala Atxukarro).

Kontzertu bat zer zen ahazten hasia nintzen eta memoria berreskuratzeko aukera aparta izan da Nacho Vegas zuzenean ikustea. Hiru kontzertu jo ditu bakarlari asturiarrak konfinamendua bukatu zenetik: Madrilen, Bilbon eta atzo Donostian. Victoria Eugenia beteta –esateko modu bat da, edukiera mugak kontuan hartuta– hasi zuen igande arratseko kontzertua, La zona sucia diskoa irekitzen zuen Cuando te canses de mí ederrarekin.

(gehiago…)

‘Neskamearen ipuina’: beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak

2020-10-20  //  Literatura  //  Iruzkinik ez

Margaret Atwooden nobela ezagunena da agian Txalaparta argitaletxeak publikatu berri duena.

Eskertzekoa da Txalapartak egin duen lana, pixkanaka eta zarata handirik gabe, ingelesezko nobela distopiko garrantzitsuenak euskarara ekartzeko: 2007an argitaratu zuen George Orwellen 1984 klasikoa, Oskar Aranak itzulita; 2010ean berriz, Ray Bradburyren Fahrenheit 451, Nagore Tolosak euskaratuta; eta 2018an iragarri zuten “hiruki distopikoa” itxiko zuen argitalpena, Aldous Huxleyren Bai mundu berria berrargitaratuz –Xabier Amurizak egindako itzulpena 1971n publikatu zen lehen aldiz, baina aurkitzeko zaila zen; Fernando Reyk gaurkotu zuen testua mende berriko edizio honetarako–.

Anaia handien, liburu erreen eta gizarte perfektuen triangelu hori itxita, Tafallako argitaletxeak beste kolpe bat eman du liburu-dendako apalategian Margaret Atwooden Neskamearen ipuina argitaratuz, Zigor Garrok itzulita.

(gehiago…)

Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?

2020-09-28  //  Zinemaldia 2020  //  4 iruzkin

Dea Kulumbegashvili zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra jasotzen (argazkia: Montse Castillo / Zinemaldia).

Inoizko Zinemaldirik arraroenak irabazle atipikoa izan du: Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren Dasatskisi filmak denetariko erreakzioak eragin zituen prentsaren artean, pelikula maisulantzat jo zutenetatik hasi eta huts egindako obratzat jotzen zutenetaraino. Epaimahaiak argiago ikusi du ordea, Urrezko Maskorraz gain emakumezko aktore onenaren, zuzendari onenaren eta gidoi onenaren sariak ere eman baitizkio, 2020ko edizioko garaile nagusi bihurtuz.

(gehiago…)

“Gertakari desatsegin” bat eta Asiako bi pelikularekin, amaiera gertuago

2020-09-24  //  Zinemaldia 2020  //  Iruzkinik ez

Eugène Green zuzendaria Zinemalditik kanporatu dute.

Zazpigarren eguna Zinemaldian: hainbeste pelikula ikusi ondoren, pentsatzen hasten zara agian zuk zeuk ere idatzi ahalko zenukeela film baterako gidoia. Festibalaren gorabeheretan girotutako zerbait izango litzateke, baina ez Woody Allenen Rifkin’s Festival bezala, ez; Zinemaldiko benetako gatazkak islatuko lituzke, antolatzaileekin haserre dagoen zuzendari bat protagonista gisa jarrita. Bere ustez garrantzi handirik ez daukan sail batean jarri dute estreinatu behar duen pelikula eta hesteetan gora datorkion suak gainezka egingo du istorioaren amaieran, hain zuzen bere filma proiektatu behar den gauean. “Banzai!” oihukatuz Principe zineko 9. aretoan bildutakoen kontra tiroka bukatuko du, ordura arte komedia kutsukoa zena ustekabean errematatuz pelikula korear gore horietako batean baino odol-isurketa handiagoarekin.

Gidoi-proiektu hori lerro hauek idazten dituenaren irudimenetik sortua da, noski, eta Eugène Green zuzendariak asteazken gauean izandako jokabidearekin daukan lotura kasualitate hutsa da. Gaur jakin dugunez, “gertakari desatsegin” bat jazo baitzen asteazkenean Zinemira sailera Atarrabi et Mikelats ekarri duen zuzendariarekin. Greenek uko egin zion bere filmaren emanaldian maskara janzteari. Zinemaldiaren arabera, bost aldiz adierazi zioten maskara janzteko eta kasurik egiten ez zuenez, aretotik ateratzeko eskatu zioten. ElDiario.es-en irakurtzen denez, Ertzaintzako bi agente joan ziren Principera, salaketa administratiboa jarri diote zuzendariari eta agian isuna jasoko du. Gainera, Zinemaldiak akreditazioa kendu dio.

(gehiago…)

Familia, a zer pelikula

2020-09-23  //  Zinemaldia 2020  //  Iruzkinik ez

Kokatzeko zaila da Dea Kulumbegashvili zuzendariak Sail Ofizialera ekarri duena.

Garai batean, ez hain aspaldi (pentsa, ni gogoratzen naiz eta ez naiz, ejem, hain zaharra) zinera joatea plan familiarra zen. Ongi pentsatzen baduzu, neguko asteburuetan guraso askoren nerbioak salbatzeko gauza hoberik ez da asmatu geroztik: txartelak eta krispetak erosi, ilaran zain egon, ordu pare batez publiko guztiarentzat pentsatutako produktu zinematografiko bat irentsi eta aretotik ateratzean jokaldia komentatzearekin arratsaldea erraz botatzen zen inork laguntza psikologikork eskatu beharrik gabe. Multipantailaren aroak dena konplikatu du seme-alabak belarrietatik zintzilik zer egin asmatu ezinda ari diren kapitalismo berantiarreko gurasoentzat.

Zine familiarraren urrezko aro hura gogoan hartuta edo, asteazken honetako Sail Ofizialeko menua kontu domestikoetan oinarritutako programazio jarraitua izan da. Hori bai, pantailan ikusi ditugun familiek Goenkaleko Lasa anaiek baino mokokada gehiago dute.

(gehiago…)

Etxean bezala

2020-09-22  //  Zinemaldia 2020  //  Iruzkinik ez

Sarunas Bartas zuzendariaren lanaren organikotasunak arreta deitzen du.

Bosgarren eguna, Zinemaldiaren erdia pasa da dagoeneko. Akreditatuen espezieak puntu honetara iritsita garatua behar du festibaleko instalazioekin gertutasun-gradu bat, familiartasun-sentsazio bat, aretora etxeko zapatilekin eta albornozarekin joatea serioski pentsatzerainokoa –gainera, total, inork ez zaitu ezagutuko aurpegian daramatzagun gauza hauekin–. Eta prentsaren animo-egoerarekin bat eginez, etxeko sua, familiakoen beroa eta hiriko zaratatik urrun dauden eszenatokiak programatu dizkigute. Baina ez pentsa nekazal-turismo batera joan garenik: sufrikarioa eta heriotza dira Sutemose pelikula lituaniarraren eta Supernova ekoizpen britainiarraren kontzeptu-gakoak.

(gehiago…)

Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian)

2020-09-21  //  Zinemaldia 2020  //  Iruzkinik ez

Kursaaleko The Industry Club (argazkia: Jorge Fuembuena).

Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako kronika honetan bi pelikulari buruzko iruzkinak aurkituko dituzu, baina, bide batez, Zinemaldiari buruz aritzean maiz ahazten den gai bati ere erreparatu nahi diot: dirua.

(gehiago…)

Hemen inork ez dauka alkoholarekin problemarik

2020-09-20  //  Zinemaldia 2020  //  Iruzkinik ez

Shane MacGowan musikariaren inguruko dokumentala ekarri du sail ofizialera Julien Templek.

Koldo Izagirreren nobelari ereferentzia eginez, “Egarri egunak Zinemaldian” izenburua jarri genion 1977ko edizio gorriari buruz aste honetan publikatu dugun erreportajeari; igande honetan komentatu behar ditugun Sail Ofizialeko bi pelikulak ikusi ondoren, sentsazioa daukat bala hori kronika honetarako gorde behar nuela. Edaria, zurruta, mozkorkeria, gaueko txirula eta mirula gai zentralak baitira jarraian komentatuko ditugun bi lanetan eta, erreferentzia literarioen faltan, ukazioaren bidetik jo behar izan dugu izenburuan: hemen inork ez dauka alkoholarekin problemarik. Konkretuki, inork ez dauka problemarik alkohola edateko bihar egunak argitu behar ez balu bezala.

(gehiago…)

1 / 881234102030Hurrengoa»

Gorka Bereziartua Mitxelena

Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Arkitektura
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bilardorekin hizketan
  • Buletin informatiboak
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
  • Euskalerria Irratirako Burutazioak
  • Euskara
  • Fauna publikoa
  • Fikzioaren bide berriak
  • Flash batean
  • Gaur egungo teknologiak
  • Gizartea
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jazzaldia 2011
  • Kazetaritza
  • Kirola
  • Komikia
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Mokaduak
  • Musika
  • Nazioartea
  • Politika
  • Primavera Club 2011
  • Primavera Sound 2011
  • Zinema – ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018
  • Zinemaldia 2019
  • Zinemaldia 2020

Azken bidalketak

  • Merkatutik harago
  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak
  • Azken broma handia
  • ‘Neskamearen ipuina’: beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak
  • Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?

Iruzkin berriak

  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak | EIBZko liburutegia(e)k ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak bidalketan
  • Martin Rezola(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Bereziartua(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Liz(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Setien(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2006(e)ko azaroa
  • 2006(e)ko iraila
  • 2006(e)ko abuztua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA