Boligrafo gorria
Hasiera » Kulturgintza » Agertu, aldarrikatu, asmatu: kulturaren estrategiak konfinamendu garaian
Api12 0

Agertu, aldarrikatu, asmatu: kulturaren estrategiak konfinamendu garaian

Atalak: Kulturgintza, Literatura

Zarauzko Garoa liburu-dendak irakurleekin harremanetan jartzeko modu berria entseatuko du konfinamenduan pasako den Liburuaren Egunean.

Martxoko eta apirileko programazio kulturalak paper bustia bezala desegin dira. Itxita daude liburutegiak, liburu-dendak, geratzen diren disko denda apurrak, zine eta kontzertu aretoak, museoak, galeriak, antzokiak, kultur etxeak, dena. Eta badirudi konfinamendu egoerari aurre egiteko estrategiak astez aste berritzen direla kulturan lan egiten dutenen artean.

Lehen momentuan agerzaletasuna izan zen ideologia nagusia: streaming kontzertuak, bideo-konferentzia bidez egindako solasaldiak edo etxetik atera gabe museoetara egin daitezkeen bisita birtualak, besteak beste –ikus-entzunezko plataformen katalogo amaiezinetan murgil eginda, han eta hemen agertu diren film eta serie onenen rankingak ahaztu gabe, noski–.

Gero, egoera luzatu ahala, beste joera bat ikusten hasi gara, ostiralean eta larunbatean sare sozialetan deitutako itzalaldi kulturalean gorpuztu dena. Iragartzen ari diren hekatonbe ekonomikoaren aurrean administrazio publikoen aldetik ez dago neurri zehatzik kulturan diharduten langile askorentzat eta, hortaz, segur aski, zentzu handiagoa dauka aldarrikapen kolektiboak, problema bakarra etxean geratzea balitz bezala jokatzeak baino.

Publikoarekin harremana berrasmatu

Hirugarren tendentzia bat ere sumatzen hasi da: irudimena estutuz, egoerak permititzen duenaren barruan, kultur-bizitza berreskuratzen saiatzea edo konfinamendu-ostea prestatzea.

Horren adibide da Hendaiako mediatekak asteazkenetik aurrera egingo duena: aspaldiko printzipio bati segituz –Mahoma mendira ez badoa, mendia doala Mahomarengana–, etxez etxe mailegatuko dituzte liburuak eta bestelako argitalpenak, aurretik egindako eskariei erantzunez. Arriskuak gutxituko dituzte eta mediatekak ematen zuen zerbitzu publikoaren parte bat, gutxienez, berreskuratu ahal izango du Lapurdiko herriak.

Zarautzen berriz, Garoa liburu-dendak ekimen berritzailea jarri du martxan: aurten Liburuaren Eguna normaltasunez ospatzerik izango ez denez –lehenbiziko aldiz egongo da itxita Garoa egun horretan–, galdetegi bat proposatu diete irakurleei. “Emango dituzun erantzunetan oinarrituta liburu bat aukeratuko dizugu”, azaldu dute. “Behin ditxosozko berrogeialdia amaituta, liburu-dendatik pasa eta zure liburua jaso ahal izango duzu”. Aukeraketa pertsonalizatu horrekin, liburu-saltzaileen aholkulari funtzioa indartuko dute, Amazon bezalako erraldoiak konpetentzia desleiala egiten ari diren une honetan.

Agertzea, aldarrikatzea, asmatzea. Horiek eta gehiago ere beharko ditu kulturak, krisi honen eraginez laster etorriko diren “beharrezko sakrifizioen” zerrendan lehenbiziko postuetan egoteko aukerak ez baitira gutxi.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Agertu, aldarrikatu, asmatu: kulturaren estrategiak konfinamendu garaian • ZUZEU - […] Bereziartua Mitxelenak Argia aldizkariko Boligrafo Gorrian (apirilaren […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Gorka Bereziartua Mitxelena

Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Arkitektura
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bilardorekin hizketan
  • Buletin informatiboak
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
  • Euskalerria Irratirako Burutazioak
  • Euskara
  • Fauna publikoa
  • Fikzioaren bide berriak
  • Flash batean
  • Gaur egungo teknologiak
  • Gizartea
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jazzaldia 2011
  • Kazetaritza
  • Kirola
  • Komikia
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Mokaduak
  • Musika
  • Nazioartea
  • Politika
  • Primavera Club 2011
  • Primavera Sound 2011
  • Zinema – ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018
  • Zinemaldia 2019
  • Zinemaldia 2020

Azken bidalketak

  • Merkatutik harago
  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak
  • Azken broma handia
  • ‘Neskamearen ipuina’: beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak
  • Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?

Iruzkin berriak

  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak | EIBZko liburutegia(e)k ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak bidalketan
  • Martin Rezola(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Bereziartua(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Liz(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Setien(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2006(e)ko azaroa
  • 2006(e)ko iraila
  • 2006(e)ko abuztua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA