Literaturak datorren krisian (are gehiago) gal dezakeena
Paolo Giordano idazlea, Zenbaki lehenen bakardadea nazioarteko best-sellerraren egilea, oso dudazkoa iruditzen zaidan txapelketa bateko irabazle bihurtu da koronabirusak eragindako krisian, idazle italiarra bihurtu baita pandemia honetan girotutako nobela bat argitaratu duen lehenbizikoa. Hamabost egunean idatzitako Kutsatze garaietan eleberria aste honetan argitaratu da formatu digitalean eta hari buruz irakurritako iruzkinei kasu eginez gero, liburu batean jasotzeko baino material hobea...
Read MoreStreaming kontzertuak: kontua, musikan ere, produktiboa izatea baita
Zerbait argi geratu bada koronabirus honen hedapenarekin, zera da: gizarte honek panikoa diola sistemak ezartzen dituen denborak eteteari. Arduradun politikoek badakite eta horretaz baliatzen ari dira euren fantasia autoritarioak egia bihurtzeko. Herritarrak elkartu, dibertitu edo antolatu daitezkeen lekuak itxita daude. Langileak produkziorako zukutzen dituzten lantokiak berriz, irekita, horrek hildakoak ekarriko dituela dakiten arren. Eta zenbat polizia bazter guztietan. Baina sistemaren...
Read MoreEduard Limonov: paradoxa errusiar baten heriotza
“Arratsaldeko ordubatetik hiruretara bitartean Madison etorbidetik pasatzen bazara, Berrogeita Hamabost kalearekin gurutzatzen den lekuan, ez izan alferra, bota burua atzerantz eta altxa begirada Winslow hoteleko eraikin beltzaren leiho zikinak ikusteko. Han, azken solairuan, hamaseigarrenean, hotelak dauzkan hiru balkoietatik erdikoan, han nago eserita, erdi biluzik”. Eduard Limonov idazle errusiarrak hitz horiekin hasi zuen Neu naiz, Editxka liburua, New Yorken errusieraz idatzi eta...
Read MoreGenesis P-Orridge, esperimentazioa azken muturreraino
Egun arraro hauetan ere, heriotza guztiak ez dira pasatzen denok ezagutzen dugun eta beraz aipatuko ez dudan birus baten segapetik. Genesis P-Orridge musikari, poeta eta performerra larunbat honetan hil zen, 2017an diagnostikatu zioten leuzemia baten eraginez. Throbbing Gristle taldeko sortzaileak 70 urte zituen eta New Yorken egin du azken eztula. Musika enigmatikoa zen Throbbing Gristle taldearena, gizakiaren pultsio ilunei buruz aritzen zena: hilketak, suizidioa, pornografia… Hil...
Read MoreKoronabirusak ez zaitzala liburu gabe harrapatu: pandemiei buruzko literaturaren top-5a
Denok ere normala baino urdurixeago gabiltzan egunotan –supermerkatu arpilatuak, maskara agortuak, apokalipsiari buruzko memeak– ez dut ikusi inongo informatibotan jende-olderik liburu-dendetan ero moduan, hilabeteetan isolatuta egoteko beharko diren literatura-erreserbaz hornitzen. Covid19-aren mehatxua oraindik oso serio hartu ez dugunaren erakusgarri, zalantzarik gabe: mundu guztiak daki denbora luzean etxetik irten gabe egon behar duen gizakia azkar samar aspertzen dela entretenimendu...
Read More
Iruzkin berriak