Arte: nola ari den telebista kultural bat ikus-entzule millennial-ak bereganatzen
Urte askoan intelektualentzako telebista katetzat hartua eta beraz “hotza”, “elitista” eta antzeko adjektibo ez oso maitagarriekin deskribatua, Arte telebista kateak, bitxia badirudi ere, momentu ona bizi du telebista konbentzionalaren eredua pikutara joaten ari den honetan, on demand eredura ongi egokitzen asmatu duelako. Le Monde egunkariak aste honetan publikatu duen artikulu baten arabera, audientzia irabazten ari da eta portzentajeei erreparatuz gero kate ikusiena izatetik urrun...
Read MoreZergatik dagoen galizierazko pelikula bat Berlinalen (eta euskarazkorik ez)
Kontua zera da: Lois Patiño zuzendariaren Lúa vermella pelikula Berlinaleko Forum sailean estreinatu dela eta berriz ere galizieraz egindako film bat zeresana ematen ari dela Europako zine jaialdi inportanteenetako batean –iaz Oliver Laxeren O que arde-k Canneseko festibalean Un certain regard saileko epaimahaiaren saria lortu zuen–. Inbidia ematen du Galiziako zineman azken urteetan gertatzen ari denak: zuzendari berri sorta bat agertu da, Novo Cinema Galego etiketapean berezko estilo...
Read More2017tik egon zitekeen Filmin euskaraz, Jaurlaritzak lagundu izan balu
Zinezale euskaldun asko poztuko ziren atzo, irakurri zutenean Filmin plataformak euskarazko kanala martxan jarri duela. Pelikulak euskaraz ikusteko lehenbiziko streaming plataforma 2020an iritsi da, ikus-entzunezkoen kontsumoa mota horretako atarietan guztiz normalduta dagoenean, eta albistearekin poztu arren, bati baino gehiagori geratuko zaion sentsazioa da euskaldunok, berriz ere, berandu iritsi garela paradigma aldaketara. Urtzi Urkizuk jaso duenez, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik gabe...
Read MoreHizkuntza politika, gerra kulturaletik harago
Tristura handi samarra eragiten du ikusteak nola joan den astean, berriz ere, gerra kultural baterako munizio bihurtu den euskara. Ezker abertzaleko zenbait kidek kritikatu dute Rosa Martínezek, Elkarrekin Podemosen primarioetako lehendakarigaiak, ez dakiela euskaraz. Ordezkari politiko baten gaitasun linguistikoari buruzkoa izan nahi zuen debatea, ordea, zeharo lokaztu da Vocento taldeko hedabideek argitaratu dutelako Martínezi egindako kritikak haren jatorriarekin lotuta zeudela, ez...
Read More
Iruzkin berriak