‘Homecoming’: euskaraz fikziozko serie bat egin nahi duenak kontuan izan beharko lukeen eredua
Aurten deskubritu ditudan fikziozko serieen artean gehien harrapatu nauena esperimentu erradikal samarra da: irudi bakar bat ere ez du erabiltzen eta serieak jarraitzeko guztiz nagusitu diren plataformetatik aparte ikusi zuen argia 2016 eta 2017 urteetan. Eta baldintzapen horien guztien despit, lortu zuen bi denboraldiz eusteaz gain, publiko handiaren arreta deitzea. Milaka jarraitzaile izan zituen, garbi utziz istorioak kontatzeko orduan sarri gutxiagorekin gehiago adieraz daitekeela. Podcast...
Read More2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu
Gezurra badirudi ere, mende honetako bigarren hamarkada bukatzeko zorian gaude. Data onak izaten dira hauek prentsa kulturalak urte honetako edo azkeneko hamar urteetako gauzarik “onenen” zerrendak argitaratzeko, baina blog honetan ez dugu asko sinesten mota horretako sailkapenetan. Batetik, inork ezin duelako urte –edo hamarkada– batean argitaratutako musika, literatura, zinema, artelan edo dena delako guztia entzun, irakurri, ikusi eta apreziatu eta, beraz, zerrenda horietako gehienek...
Read MoreNorman Fosterrek lagun bat zeukan Bilboko Arte Ederretako obra nork egingo duen erabaki duen epaimahaian
Norman Fosterri esleitu diote Bilboko Arte Ederren Museoko hedapenaren obra aste honetan jakin dugunez, eta badirudi mundu guztiari primeran iruditu zaiola, azken finean, paraje hauetan bloke bat landatzen duen edozein atzerriko arkitekto ezaguni oinekin txalo jotzeko joera orokortuta dago. Are gehiago Fosterren kasuan, bera izan baitzen duela bi hamarkada baino gehiago hiriko metroko sarrerak diseinatu zituena –garai batean “fosterito” esaten zitzaien egitura horiei, pentsa–. Jarrera...
Read MoreKontsumoa vs. genealogia
Estatistikekin eta datuekin jarraitzen dugu: Durangoko Azokak igandea baliatu du bere eragin ekonomikoari buruzko datuak emateko. Siadeco etxeak egindako inkesta baten berri eman dute gaur Azokako areto nagusian eta horren arabera, sei milioi euro mugitzen ditu euskal kulturaren plaza honek. Bisitariek produktu kulturaletan gastatzen dutenaz gain, inguruko ostalaritzan duen eragina ere kontuan izan dute besteak beste, egunotan Durangoko kaleetan ibili den edonorentzat begi-bistakoa dena ere...
Read MoreDurangoko fantasiak eta pantasiak
Beti egin izan dit grazia “fantasia” hitzarekin gertatzen denak: letra bakar bat aldatzen diozu, hasierako “f” hori, ordezkatzen duzu “p” batekin, bihurtzen duzu fantasia “pantasi”, eta guztiz kanbiatzen da hitzaren konnotazioa –hala da behintzat nire eskualdean; eta denok dakigun moduan, “nire herrian horrela esaten da” bihurtu da argudio definitiboa mota honetako edozein eztabaida xake-matez irabazteko–. Fantasia edo pantasia: imajinazioa edo harroxkokeria. Durangoko...
Read More
Iruzkin berriak