Urrezko Maskorra lortzeko lehia nola bukatu den, plano-sekuentzian kontatua
Zinemaldiaren azkenaurreko eguna da eta nabaritzen da amaierako konpasetan gaudela, azken filmak, azken kritikak, azken kafeak pelikula eta pelikula artean eta aurreko egunetan baino jende gutxiago, bai publikoarentzako emanaldietan, bai prentsakoetan, programazioa ere argalxeagoa baita gaur, film bakarra lehiaketan, Tuva Novotny zuzendari norvegiarraren Blind Spot, zeina oso amaiera ona iruditu zaidan Sail Ofizialarentzat, pelikula bat oso-osorik plano-sekuentzia bakarrean errodatzen den...
Read MorePreso egon denaren gogoa espazio-ontzira itzultzen da beti
Claire Denisen eta Isaki Lacuestaren filmak programan ikusita, gaurko eguna markatuta geneukan Sail Ofizialeko indartsuenetakoen artean. Eta, behingoagatik, aurreikuspenak bete dira: zuzendari paristarrak zientzia fikziozko lan batekin eta gironarrak dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugak esploratzen dituen film batekin, emaitza konbentzigarriak utzi dituzte. Space opera bat da Claire Denisen High Life, zeinean hainbat preso ohi diren protagonista. Espazioan bidaia luzea egiten ari dira,...
Read MoreUmami zaporedun egun bat
Glutamato monosodikoak osasunari egiten dizkion kalteen berri izan nuenetik janari asiarretik urrun samar nabil, sortaldean hainbeste erabiltzen duten soja saltsa gehienek osagai hori baitaukate. Daukadan abstinentzia sindromea txikia ez dela kontuan izanda, gaur egun gogorra izan da: hiru film asiar Zinemaldiko Sail Ofizialean, horrek esan nahi duen guztiarekin: pertsonaiek zerbait jaten duten bakoitzean, ramen, yakisoba eta sushi zaporeekin hortzak izerditan hasi zaizkit. Bueno, gaurkoa bi...
Read More‘Jainkoak ez dit barkatzen’: 36ko Gerraz inoiz kontatu ez dizutena
Ez dugu gure historia ezagutzen (berdin du noiz irakurtzen duzun esaldi hau) eta ezezagutza horren kalteak bereziki dira mingarriak zineman, meategi aparta baita historia pantailaratu daitezkeen istorioetarako. Zergatik ez du inork aurretik pelikula bat egin Lezo Urreiztietari buruz? Berdin zait ze generotan: biopic bat, thriller bat, abentura-film bat edo, Josu Martinezek Jainkoak ez dit barkatzen-en egin duen bezala, dokumental bat. Zergatik ez digute hau aurretik zine-areto batean kontatu,...
Read MoreHumans of late capitalism
Ekaitz frikia zegoen iragarrita gaur egun osorako Zinemaldiko parte meteorologikoan, programan Peter Strickland eta Carlos Vermuten filmak agertzen zirelako. Eta aurreikuspenak bete dira, baina neurri batean bakarrik: gauza arrarorik gertatzen ez bada, Stricklandena izango da aurten ikusiko dugun buru-frijitzerik handiena; Vermutek berriz, 2014an Urrezko Maskorra eman zion Magical Girl-ekin konparatuta, pelikula konbentzionalagoa egin du. Planteamendutik bertatik da tripi bat Peter...
Read More
Iruzkin berriak