Hilabetea: martxoa 2018

Kartolak jantzita

3

Bergarako Martxanterak talde feministak eman dizkion erantzunengatik iritsi naiz Oihan Vegaren iritzi-artikulu batera, “M8, eta orain zer?” du titulua, pixka bat Leninen Zer egin? hura bezala, baina komunismorik gabe, zeren komunismoak ere ez baitu, Vegaren esanetan, matxismoa desagerrarazten –Twitterren irakurri […]

Irakurri

Lehia über alles

0

Debekatutako lekuetara sartzeko alanbre-sareen gainetik saltatzen genuen adin hartan, darwindarrak ginen: txakurra atera, korrika hasi eta frogatu genuen problema ez zela azkarrago lasterka egitea gure bila zetorren piztia hark baino –dena hagina, dena lerdea, dena zaunka–; keba, keba, nahikoa zen […]

Irakurri

Bukle melankolikoa

0

PSEren eta Euskadiko Ezkerraren arteko fusioa du ardatz Gaizka Fernandez Soldevillak Sara Hidalgorekin batera idatzi duen La unión de la izquierda vasca liburuak. Gauza kuriosoa gertatu zait ElDiario.es-ek egin dion elkarrizketa irakurri bitartean: artikuluak Fernandez Soldevillaren irudiak bakarrik dakartza, baina […]

Irakurri

Otsoak hazteaz

0

Kontu onik ez biolentziaren monopolioa haserre dabilenean: gaiztotuta dago giroa Ertzaintzan otsailaren 23an agente bat bihotzekoak jota hil zenetik Athletic-Spartak partiduaren atariko istiluetan. Letaginak erakutsi dituzte 200 agentek baino gehiagok EAEko Legebiltzarraren aurrean martxoko lehen egunean, orroka eskatu dute Estefania […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA