Iñigo Martinezen euskalkiak Real-Athletic etsaitasuna eklipsatu zuenekoa
Goiz osoa daramat iruzkinak irakurtzen Iñigo Martinezek Realari agur esateko publikatu duen mezua Ondarroako dialektoan argitaratu duelako. Txio-polemikak hartu du dimentsio bat, kasik eklipsatu duena Real-Athletic etsaitasuna bera ere. Eta ezin eztabaida horretan muturra sartzeari utzi, komunikazio publikoan zein eredu erabiltzen dugun auzi fundamentala iruditzen baitzait –antza denez, oraindik guztiz itxi gabe dagoena, zoritxarrez–. Kezkatzekoa da, izan ere, batzuetan badirudi hizkuntza...
Read MoreAbuztua ere hortxe dugu
“Antonio Gramscik erakutsi zigun hegemonia kontzeptua / sombrilla baten azpian puskaz hobe izango da ulertua”, kantatzen zuen Los Carradine taldeak La clase obrera kantan, zeinak deskribatzen duen, “alienazio” eta “gainegitura” artean, langile klasea nola doan paradisura… Marina d’Or-era. Kontua ez baita asturu txarreko belea izatea “winter is coming” esaka. Abuztua hortxe dugu, optimista izanez gero. Uler bedi artikulu honen abiapuntua: ez naiz ezker abertzalekoa eta ez...
Read MoreMemoria selektiboa
Arrazoi du Goiak: Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, badauzka ezaugarri asko, tartean Donostiako alkateak elkarrizketa honetan erabiltzen duen hizkuntzak estandar arautua izan zezan egindako lan titanikoa, zeina gabe ez den posible ezta elkarrizketa bera ere, hizkuntza gaur egun ulertzen dugun moduan belaunaldi horri zor diogulako. Hori hasteko. Zeren, baditu ezaugarri gehiago ere: euskarazko lehenbiziko nobela modernoaren egileaz ari gara edo, gutxiago aipatzen diren kontuak...
Read MoreZonbi batekin bizi
Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan. Ez zeukatela beste aukerarik, aizue. Fenomeno meteorologikoa balitz bezala: isobarak, fronte hotzak, ziklogenesiak eta euskaldunak diskriminatzen dituen sistemaren alde bozkatzea erregimeneko alderdiekin batera –bidenabar, aldaketaren indarrei, gehiengo sindikalari eta euskalgintzari bizkarra emanda–. Irakurri berriz:...
Read MoreBeltxargen aintzira autonomikoa
Ballet-koreografia bateko pausoa balitz bezala begiratu behar zaio adierazpen honi. Ondo kalkulatua, perfekziotik gertu. Musika edozein izan daiteke, baina tira, demagun Txaikovskiren Beltxargen aintzira aukeratzen dugula, haren protagonistetako batek, Siegfried printzeak, 21 urte bete behar baititu, juxtu Guggenheim museoak bezala. Entzuten duzue doinua? Bale, ba imajinatu orain Guggenheimeko zuzendaria eszenan sartzen arropa estuak soinean dituela, hanka puntetan; imajinatu garesti...
Read More
Iruzkin berriak