Gorka Bereziartua Mitxelena
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.
Kategoriak
- Antzerkia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bilardorekin hizketan
- Buletin informatiboak
- Dantza
- Ekonomia
- Energia
- Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
- Euskalerria Irratirako Burutazioak
- Euskara
- Fauna publikoa
- Flash batean
- Gaur egungo teknologiak
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Jazzaldia 2011
- Kirola
- Kulturgintza
- Literatura
- Mokaduak
- Musika
- Nazioartea
- Politika
- Primavera Club 2011
- Primavera Sound 2011
- Zinema – ikus-entzunezkoak
- Zinemaldia 2012
- Zinemaldia 2013
- Zinemaldia 2014
- Zinemaldia 2015
- Zinemaldia 2016
- Zinemaldia 2017
- Zinemaldia 2018
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Azpidatziak(e)k Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko bidalketan
- Isidro Sasemorena(e)k Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko bidalketan
- Ahozkotasuna | Garaigoikoa(e)k Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko bidalketan
- Ayla(e)k Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko bidalketan
- Andoni(e)k Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko iraila
- 2006(e)ko azaroa
- 2006(e)ko iraila
- 2006(e)ko abuztua
Experts in mixing
Atalak: Fauna publikoa
“Lehentasunezko zein gai aukeratu du oposizioak
gaur Espainiako Kongresuaren jarduerari berrekiteko?
Katalunia? Islam erradikala?
Ez, betikoa”
Javier Maroto, PPko diputatua Arabatik (Twitter)
Telefonoak jo zion. Madrildik zen, etortzeko, probintziako liga utzi eta Bernabeura saltatzeko unea zela. “Azkenik”, atera zitzaion deia moztu bezain laster eta tenkatu zuen aurpegia imintzio batean, nahastu zitekeena irribarre batekin. Urtebete zeraman Gasteizko Udaleko lokatzetan alkatea beste bat zela sinetsi ezinda; eta pasako zuen legegintzaldi osoa ere, zaina badu horretarako, badaki lehortea zer den, badaki itxaroten. Baina gauza handiagoetarako egina zegoela esaten zion Marotok bere buruari goizero, ispilu aurrean ziurtatzen zuelarik aurpegiko ile bakoitza perfektu zeukala. “Hik diputatu izan behar huke”, xuxurlatzen zion ispiluak, eta gustatzen zitzaion hitz hori, diputatu; gustatzen zitzaion ispiluko irudia; gustatzen zen.
Ekipaje arina zeraman kapitalerako trenean. Ez zuen ahaztu ordea Gasteizko garaipenen talismana: larrialdi politikoetarako manual bat, zeinak dioen boto-emaileen hemorragia daukazunean, momentua iritsi dela formula korrienteak albo batera uzteko, eskuak sartzeko komuneko zuloan, ateratzeko gizartea zatitzen duen gai bat eta eraikitzeko, materia organiko horrekin, merkatuan desberdinduko zaituen kanpaina. Agenda publikoaren manipulazioaz masterra egin zuen orduan eta orain, Kongresuko lehoien artean, doktoratu egin nahi du, PPren finantzazio ilegala –hori da “betiko” gaia– medioetatik ateratzeko bere expertisea eskainiz.
Txioak burrunba egin du, mezuari erantsitako irudian bandera indepea eta jihadistena elkarren pare jarri dituelako. Baina helburua lortu du: dei nazatela miserable, baina hitz egin dezatela nitaz. Beste politikari askok haragia duten lekuan Marotok kartilagoa dauka. Eta Madrilen ere hasi zaio nabaritzen anbizioa.