Hilabetea: iraila 2017

Gerra honen azken egunean

0

Dena iritsi behar da, goizago ala beranduago, amaierara: maitasuna, gerra, filmak eta aurtengo Sail Ofiziala. Der hauptmann alemaniarrarekin itxi da lehiaketa ostiral goizean, erretirada prestatzen hasi da prentsa, baina larunbatean palmaresa ezagutu arte, apustuak egiteko orduak dira Donostian.

Irakurri

Franco da nagusi Donostian

1

Sail Ofizialaren azkenaurreko egunean izen bat nagusitu da: James Franco. Zuzendu eta protagonizatu duen The disaster artist filmak publikoaren algarak eragin ditu, “historiako filmerik txarrena” izateagatik ezaguna den The room pelikularen inguruko komediari esker. Zineari buruzko ariketa auto-erreflexiboen eguna izan […]

Irakurri

Hauek ere etorriko ziren nonbaitetik

0

Garrantzitsuena ez omen da nondik zatozen, nora zoazen baizik, baina Zinemaldiko Sail Ofizialaren seigarren egunean ikusi ditugun filmetako protagonisten kasuan, jatorriak erabat baldintzatzen du beraien istorioek izango duten bilakaera. Ivana Mladenovic-en Soldatii-ren kasuan, pertsonaia nagusietako bat ijitoa delako. Urszula Antoniak-ek […]

Irakurri

Onena eta txarrena batera etortzen dira

0

Oihenartek jaso zuen esaera bat, sukaldari traketsentzat oso praktikoa: “Ganibet berbatek debaka ogia eta erhia”. Alegia, kontuz ibili behar dela janaria mozteko erabiltzen duzun labanarekin, familiari zure atzamarrak zerbitzatzea ez baita aperitiferako aukera onena. Esaerak badu hain literala ez den […]

Irakurri

Inkontziente kolpista

0

“Kezkatzen nau momentu erabakigarrian,  aukeratu behar denean, beti aukeratzen duzuela  amorerik ematen ez dutenen alde egitea”  Alfonso Alonso EAJri, EAEko Legebiltzarran (ElDiario.es) Zalantza daukat: PPko Alfonso Alonsok lapsus bat izan zuen joan den ostegunean EAEko Legebiltzarreko mikrofono, argi eta kameren […]

Irakurri

Itsu-itsuan

0

Begiak lainotuta dauzkate Zinemaldiko laugarren egun honetan Sail Ofizialean aurkeztu diren bi filmetako protagonistek. Batek, Barbara Alberten Licht filmeko protagonistak, itsua delako. Besteak, Diego Lermanen Una especie de familia-koak, ez duelako begi-bistakoa dena ikusi nahi.

Irakurri

Hobe zenuela ezkondu?

0

Idatzita utzi zuen Etxahun handiak: “Zuiñ eijer den mahaiñ saintiala bildürik / bi espus eskik emanik elgarri”. Eta hari kasu eginez bezala, gaur Zinemaldiko Sail Ofizialean senar-emazte atipikoen eguna izan da. Le sense de la fête / C’est la vie […]

Irakurri

Hazten jarraitzen dute

1

Ikusmina ez zen txikia eta presio horren pean estreinatu da Zinemaldiko Sail Ofizialean Moriarti faktoriaren film berria, Handia, Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendua. Eta orain, behin ikusita, bai, esan dezakegu: ez dute dezepzionatu. Migel Joakin Eleizegi “Altzoko Handia”-ren mitoa […]

Irakurri

Nahiago puta (eta ez espia, zientzialari edo idazle)

1

Ofizioka begiratuz gero, prostituzioa garaile Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialaren lehen egunean, espien, zientzialarien eta idazleen aurretik. Anahi Berneriren Alanis izan da ostiraleko film sendoena. Wim Wendersek ekoizpen ahul samarra ekarri du Donostiara eta El autor espainiarra ere, ez da […]

Irakurri

Baldintza eta subjuntibo

1

“Guk ere erraztuko genuke  herritarren parte hartzea  autodeterminazio  ariketa batean” EH Bilduko alkateak (Naiz) AliExpress-en Kataluniako independentismoa erosi zenuen; etxera iritsi eta kaxatik atera duzunean, ordea, muturra okertu zaizu: ez, ez zen hau. Zeren hau da gure gaur egungo independentismoa, […]

Irakurri

Pontzio Pilatos alardean

0

“Ni saiatzen naiz denekin hitz egiten  eta gustatuko litzaidake  denek denekin  hitz egitea” Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea (Antxeta Irratia) Iturri fidagarriek diotenez, Txomin Sagarzazuren aurretik Hondarribiko gauza publikoaren burua zen Aitor Kerejetari txankleta oso bat kabitzen zitzaion ahoan, hasten zenean […]

Irakurri

Experts in mixing

0

“Lehentasunezko zein gai aukeratu du oposizioak  gaur Espainiako Kongresuaren jarduerari berrekiteko?  Katalunia? Islam erradikala?  Ez, betikoa” Javier Maroto, PPko diputatua Arabatik (Twitter) Telefonoak jo zion. Madrildik zen, etortzeko, probintziako liga utzi eta Bernabeura saltatzeko unea zela. “Azkenik”, atera zitzaion deia […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA