Masibismoaren kontra
Gutxiegi garelako, are gutxiago garela iruditzen zaigulako, oraindik eta gutxiagotan elkartzen garelako eta, zergatik ez aitortu, gure gutxitasunaren errekreazio masokistak ere pixka bat berotzen gaituelako, badirudi premia larri batek bizi gaituela euskaldunok: denak elkartu eta zenbat garen erakustea. Ez naiz ni izango horretarako antolatzen diren jaialdi, saltsa eta festen kontra ariko dena, ezinbestekoak iruditzen baitzaizkit. Bada ordea fenomeno horiekin lotutako pentsamendu (?) lerro bat,...
Read MoreTabakalerako zine-eskola berriko zuzendariak ez daki euskaraz
Joan den astean jakin genuen Carlos Muguiro izango dela Tabakalerako zine-eskola berriko zuzendaria. 1966an Elizondon jaioa, Madrilgo Erkidegoko Zine Eskolan (ECAM) aritu da orain arte, zinema dokumentaleko espezialitatean. Lau filmen egilea da Sergio Oksmanekin batera (Tabakalerako atzera begirako foku bat eskaini zieten iazko urtarrilean, portzierto). Medioetan hainbeste komentatu ez dena zera da: Muguirok ez dakiela euskaraz. Martxoan aurreratu genuen Gipuzkoako Foru Aldundia zuzendari bila...
Read More
Iruzkin berriak