Sosak agortuta eta instituzioekin adostasunik gabe, Miarritzeko BIG Festivalek agur esan du
BIG Festival musika jaialdiak ez du 2017ko ediziorik izango astelehenean jakin denez. Azken zazpi urteetan Miarritzen antolatu dute, eta Lapurdiko udalerriko herriko etxetik dator notizia: festibalaren defizita eta antolatzaileen “gehiegizko eskaerak” dira jaialdia etetearen arrazoiak. Zurrumurrua bazebilen, Miarritzeko jaialdia isilik zegoelako eta, bitartean, inguruko beste jaialdi handi guztiak uda honetarako kartelburuak iragartzen. Iazko edizioko zenbait izarrek kobratu zutenak...
Read MoreHemerotekan zegoen nobela beltz bat idazteko abiapuntua
Duela aste pare bat-edo eman zuten berria Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak: euskarazko literatura beltza sustatzeko beka jarri dute martxan, Nafarroako bailara horretan antolatzen duten (H)Ilbeltza euskal nobela beltzaren asteak irekitako bideari segika. 6.000 euroko laguntza dago mahai gainean, zeina kutsu beltzeko euskal nobela-proiektu onenaren egileak poltsikoratuko duen. Horrelakoak ikusita, bati baino gehiagori pasako zitzaion burutik “nik idatziko nuke, BAINA”...
Read MoreAzkena Rock: emakumerik gabeko jaialdia?
Aurtengo ekainean zein taldek joko duten iragartzen ari da Gasteizko Azkena Rock jaialdia eta karteleko izen-zerrendak bat baino gehiago harritu du: oraingoz ia ez dago emakumerik musikarien artean. Chris Isaak eta John Fogerty (Creedence Clearwater Revivalen abeslari izandakoa) dira 2017ko izen nagusiak. Cheap Trick ere, I want you to love me hit puskaren egileak, Arabatik pasako dira, baina badirudi maitasun kantuak baino gehiago beharko dituela festibalak musikazale batzuen haserrea...
Read MoreGorpuzkingz: euskal trap musika inon baino alaiagoa izanen da
Seguru askotan entzun duzula “trap” hitza azken urteetan: atmosfera iluna, sintetizagailu agresiboak eta tempo geldoak erabiltzen dituzten musikariak milaka entzule lortzen ari dira, droga, biolentzia eta bazterreko auzoetako tematikez rapeatzen. Fenomenoak 1990eko hamarkadan du jatorria eta AEBetan “trap house” izenez ezagutzen ziren droga saltzeko lekuek ematen diote izena rap mota honi. 2000. urtearen erdialdean hasi zen berezko genero musikaltzat hartzen, Rick Ross, Gucci Mane, Yo...
Read More
Iruzkin berriak