Lan-eskaintza: Donostia 2016k iritzi publikoarentzat pagaburuak behar ditu
Asteazkena, eta ez da baretu Donostia 2016ren inaugurazio-ekitaldiko hutsegiteek eragindako ekaitza. Ser irratiko kateko tertulian jardun dute gaiaz Miren Azkarate (EAJ), Ernesto Gasco (PSE), Josu Ruiz (EH Bildu) eta Miren Albistur (PP) udal ordezkariek, eta badirudi gobernu ardurak dauzkatenek aurkitu dutela formula Cerezaren zerak ez dezan zarea zipriztindu. Alanbre-hesi baten gainetik salto egin duen gazte-gaizto koadrila bailiran, iritzi-publikoaren pitbullak harrapatu ditu egin behar ez...
Read MoreCerezaren zeremonia eta cerezanik eman ez duen zera
Asko hitz egin da, eta orokorrean oso gaizki, Hansel Cereza artista eta “zeremonia-sortzaileak” Donostia 2016 inauguratzeko antolatu zuen ikuskizunaz. “Mikel Laboaren bertsio modernizatu” gisa saldu zuten ikuskizuna #FAIL totala izan zen Twitterreko hizkeran esateko eta astelehenak jeneralean buru-mozteko egun onak izaten badira, imajina nola dagoen giroa Gipuzkoako hiriburuan 660.000 euro horretan xahutu direla jakin ondoren. Komeni da burua nori moztu nahi zaion hautatzea ordea, eta...
Read MoreKraftwerk taldearen lehen kontzertua: etorkizuna 1970ean hasi zen
Goiko bideo hori momentu historiko batek utzi zuen lekukotza bakanetako bat da: Open Culture webguneak dioena egia bada, Kraftwerk taldearen lehenbiziko kontzertuaren grabazioa ikus dezakezue osorik. Pentsa zeri buruz ari garen hizketan: bideoa grabatu zen urtean merkaturatu zen Datapoint 2200 konputagailua –ez dakit inork tramankulu horrekin musika egin ote zuen sekula–. Hamar urte falta ziren MIDI garatzeko. Zazpi urte geroago publikatu zuen taldeak Trans Europa Express disko...
Read MoreHBO Hego Euskal Herrira iritsiko da aurten: nola ordainarazi doan ikusten dena
Netflixek iaz egin bezala, AEBetako HBO telebista kateak Internet bidezko zerbitzuak eskainiko ditu Hego Euskal Herrian 2016. urtean. Kultuzko telesailen jarraitzaileek ezagutuko dute, The Sopranos, The Wire, Boarwalk Empire, Game of Thrones eta abar ekoiztu dituen katea delako, alegia, diletante kategoria berri bat –seriefiloa– sortzeko gai izan den enpresa, baita nire gusturako neurritik irteten den baieztapenen bat ere –“zinemak ezin du lehiatu telesail hauekin” eta antzekoak...
Read MoreHil da David Bowie, bukatu ote da pop musikan berrikuntza?
Ez zen ba oso aspaldi: Googlek esaten didanez 2012an ikusi genuen Dock of The Bay jaialdian The sacred triangle dokumentala –dena esaten hasita faktura nahiko telebisibokoa, hau da, zine areto baterako baino egokiagoa etxeko salan ikusteko–. David Bowie, Lou Reed eta Iggy Popen arteko harremanak ziren dokumentalaren ardatza. Hiru urte, 1971, 1972 eta 1973, gauza txikia pertsona arruntarentzat, garai transzendentala hiru musikarientzat eta pop musikaren historiarentzat. Tarte horretan...
Read More
Iruzkin berriak