Zenbait burutazio Bizardunak-Esne Beltza aferaz
Ez neukan gaiaz idazteko batere asmorik, baina ikusten ari naiz joan den astean Bizardunak taldeak Esne Beltzaren azken singleaz publikatu duen Facebookeko post bat dela eta animoak ez direla hoztu oraindik. Puntu hauetan jarri ditut gaiak probokatu dizkidan burutazioak. Horietako batzuk beste era batera bota ditut han eta hemen, blog bat daukadala oroitu aurretik. Zero: Bizardunek idatzi dutena ez da taberna batean edonork esan dezakeenaren oso diferentea. Aldea da, talde batek beste bati...
Read MoreEgin irribarre, beste esaldiren bat bururatuko zaigu eta
Eztabaida pixka bat ikusi dut sare sozialetan, Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak “egin irribarre, irabaziko dugu eta” esaldia erabili duelako. Eslogan politikoen merkatuan goitik kotizatzen ari dira hitz horiek, izan ere, lehenago Podemoseko Pablo Iglesiasek ere erabiliak zituen. Eta hori ere ez zen zenbaiten gustuko izan noski, uste zutelako hitz horien copyrighta Arnaldo Otegirena zela. Marilyn Manson The wonder years telesaileko haur betaurrekoduna ez zela dakigun bezala, Googleri esker...
Read MoreAzkuna Zentroak ordaindu dion dirua Kukutzako auzipetuei eman die Ibon Rodriguezek
Batere jakin gabe Bilboko Azkuna Zentroak 200 euro eman zizkion azaroaren 12 honetan Kukutza defendatzeagatik auziperatuak izan ziren lagunei. Kopuru hori kobratu zuen Ibon Rodriguez musikariak Margarida Garcia portugaldarrarekin batera joan den ostegunean Alondegia izenez ere ezaguna den kulturgunean eskaini zuen kontzertu esperimentalarengatik. Dirua gaztetxearen desalojoa dela-eta epailearen aurrera bidali dituztenei ematea erabaki du. “200 euro ez da ezer, askoz handiagoa da Kukutza...
Read MoreRoland Barthes, ziklistak eta gure mito garaikideen zaharberritzea
Ia leku guztietan sumatzen da kezka: abertzaleen artean, euskalgintzan, kulturgintzan, gune autogestionatuetan, sindikatuetan, asanbladetan, herri komunikabideetan, denetan dabil baten bat planoak mahai gainera ekarrita, kezkatuta, 1960ko urteetan-edo eraikitzen hasi zen etxe hau puskaka erortzen ez ote den ari, ea nondik hasi zaharberritzen. Bide barrijak bilatze horretan mitoaren kontua ateratzen da noizbehinka, alegia, duela hamarkada batzuk euskal iraultzaren inguruan inguruan –horrelako...
Read More
Iruzkin berriak