Terrorismo irakurzalea

Gorka Bereziartua
0

Honen antza zeukan PPren egoitzara iritsi den paketeak.
Honen antza zeukan PPren egoitzara iritsi den paketeak.

Izututa ibili dira ostegun goizean Gasteizko PPren egoitzan, pakete susmagarri bat iritsi zaielako, igorlerik gabe. Ertzaintzari dei egin diote, bulegoa eta eraikin guztia hustu dituzte; kalea moztu. Eta horrelako lanetarako bereziki prestatutako agente bat arduratu da paketea zabaltzeaz.

Boom.
Kaxa barruan zeuden liburuei buruzko analisi kritiko zorrotza aurki publikatu beharko lukete Ertzaintzaren Lehergailu Unitateko kideek euren buletinean. Ikerketa gertutik jarraitzen ari diren zenbait iturriren arabera, igorritako obrak etxean egindakoak ziren. Haietan nagusi den prosa ikastoleroak pista ona izan daitezke errudunarekin jotzeko.
Alderdi guztiek kondenatu dute terrorismo irakurzaleak oraindik aldarrikatu ez duen atentatu hau. Ordu honetan, ez da konfirmatu “Askatasunaren alde, libururik gabe” goiburua duen manifestaziorik antolatuko ote duten.
Literaturzaleen Batasuna koalizioak, bere aldetik, gogora ekarri du “herri honetan mota honetako ekintza asko gertatzen direla”, “gatazka egoera” baten fruitu direla eta berriki Borja Semperrek argitaratutako liburua inork kondenatu ez izanak argi erakusten duela honelako egoeren aurrean estatuak daukan “moral bikoitza”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA