Jai Alai Blues: Xisteraren ezusteko mundutasuna
Ostegunean aurre-estreinatu dute Bilboko Alondegian Gorka Bilbaok zuzendu duen Jai-alai blues, aurretik Donostiako Zinemaldian osteratxoa egina zuen dokumentala. Aparteko faktura daukan lana da, Euskal Herriko kirol internazionalenaren historiari errepasoa egiten diona azken mendean utzi dituen historia bitxi, ezezagun eta harrigarrien bitartez. “Frontoiko kontakizun bat” azpititulua duen filmaren lehen zatiak txunditu gaitu gehien. Bidaia gisa planteatzen da, Euskal Herrian hasi eta...
Read MorePresa dutenek ere ikus dezaketen teatroa
Bukatu zaizkio aitzakiak teatrora joateko nagi samar jartzen zaizun lagun horri: sarrerak garestiak direla, ea zenbat denbora irauten duen, gauza arraruno hori ez duela ulertuko… Helduiozu belarritik eta segi Tabakalerara. Donostiako Egia auzoko kulturgune erraldoiaren txoko batean aurkituko duzu El Sekadero taldearen lokala. Leku diskretua, polit apaindua eta dinamikoa: asteazkenetik igandera formatu txikiko bi antzezlan eskaintzen ari dira, bataren eta bestearen artean 20 minutuko...
Read MoreTerrorismo irakurzalea
Izututa ibili dira ostegun goizean Gasteizko PPren egoitzan, pakete susmagarri bat iritsi zaielako, igorlerik gabe. Ertzaintzari dei egin diote, bulegoa eta eraikin guztia hustu dituzte; kalea moztu. Eta horrelako lanetarako bereziki prestatutako agente bat arduratu da paketea zabaltzeaz. Boom. Kaxa barruan zeuden liburuei buruzko analisi kritiko zorrotza aurki publikatu beharko lukete Ertzaintzaren Lehergailu Unitateko kideek euren buletinean. Ikerketa gertutik jarraitzen ari diren zenbait...
Read More26 labankada emango dizkigu gure zinemak aurki
Ikaratuta nago film hauek zer izan daitezkeen pentsatze hutsarekin: 26 zuzendari eta 26 labur, euskal alfabetoko letrak bezainbeste. Gure genero-zinema zorioneko dago, pantailetara iritsi berri baita Euskal Harriaren ABDak proiektuaren trailerra. Azaroaren 5ean estreinatuko dute eta Euskal Herrian egindako beldurrezko, fantasiazko eta zientzia-fikziozko zineman mugarri berri bat ezarriko duela dirudi. Espiritu amateurra eta dibertsio labankadak uztartuko dituen proiektu honen azken...
Read More
Iruzkin berriak