Hilabetea: iraila 2015

Garrantzirik gabeko larru-jotzea

1

Apenas ezagutu zuen amaren heriotzaren ondoren, Okzitaniako herri txiki batera joango da Caroline (Isabelle Carré), hiletaz arduratzeko. Amaren gorpua desagertu egingo da ordea. Abiapuntu horretatik substantzia gutxiko filma osatu dute Larrieu anaiek.

Irakurri

Nola galdu zure bizitzako 100 minutu alferrik

0

Ez neukan esperantza handirik Alex de la Iglesiaren Mi gran nocherekin, baina behin ikusita esan dezaket aurreikuspen txar guztiak gainditu dituela. “Umore” merke eta erraza, topikoen etengabeko esplotazioa eta kasparen parodia gisa saltzen den film kasposoa egin du zuzendari bilbotarrak.

Irakurri

Malko ttipiaren bila

1

Heriotzari eta laguntasunari buruzko film xamurra ekarri du Cesc Gay zuzendariak Donostiara: aspaldiko bi adiskide eta txakur bat (filmari titulua ematen dion Truman), Madrilen elkartuko dira. Badakite elkar ikusiko duten azken aldia dela.

Irakurri

Satanen bila Minnesotan

0

Alejandro Amenabarren Regression filmak ireki du Donostiako Zinemaldiko Sail Ofiziala, neska gazte batek bere aitaren partetik jasaten duen bortxaketatik abiatzen den polizia-ikerketa kontatzen duen istorioarekin. Ethan Hawkek jokatzen du rol nagusia: berak ikertuko du kasua eta bidean agertuko dira errito […]

Irakurri

Kortxoenea: hondeamakinaren ondoren, Udalaren eskaintza

2

Gauzen ordena argi dago edozein amaren alabarentzat: lehenbizi hitz egin. Eta inondik inora ados jartzen ez bagara, orduan eta soilik orduan, zurea egiten saiatu norbaiten gainetik pasa behar baduzu ere. Elkarrizketa ezinezkoa denean saltzen dira errazago neurri konfliktiboak –kasko, bota […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA