Azken Musikatea
Musikatearen azkenaurreko programak kotxean harrapatu ninduen atzo, beste batzuetan afaria prestatzen harrapatu izan nauen bezala. 20:00etatik 21:00etarako tarte hori: Fermin Etxegoienek gidatu duen saioa egunaren bukaerako momentuekin lotuko dut, gaurkoa ere bota duzula, hurrengo egunean pentsatzen hasteko erabiltzen duzun denborarekin. Iragarrita zegoena gaur beteko da: kontratu “mugagabe ez-finkoa” zeukan kazetari oñatiarrak. EITBtik kaleratzen ari diren beste hainbat profesionalei...
Read More‘Johnny Guitar’ filmak dauzkan lau gauza interesgarri
Oso ekimen polita jarri zuen martxan iaz Donostiako Principe zine aretoak, enpresa berekoa den Truebak hasitako ostegunetako programazio bereziari nolabait segika: film klasikoak programatzea, astegun buruzurietako plan gisa. Asteartean Nicolas Rayren Jonnhy Guitar westernaren txanda izan zen, orain arte ikusi gabe neukan filma eta, zenbait konturengatik arreta deitu dit. Emakumeak dira far-westeko azkarrenak Filmaren titulua gizonezko protagonistak hartu baldin badu ere, ez zuten alferrik...
Read MoreYo La Tengo, ‘Friday I’m in love’, apokalipsia
Ados, Yo La Tengo taldeak bere garairik onenak paseak ditu. Zer esanik ez The Curek. Baina lehenengoek bigarrenen kanta ezagun honekin egin duen bertsioak badu bere grazia, bideoklip apokaliptiko eta guzti. Bertsioz osatutako Stuff like that diskoaren aurrerapena da goian ikus daitekeena. Yo La Tengo irailaren 5ean etorriko da Donostiara, pribatizatutako kutxa horrek esponsorizatzen duen festibalera. Baina bueno, ez gara hasiko hizketan jaialdi horretako kartelak (erakargarria) eta...
Read MoreUrte bat paperezkoa
365 egun eta 200 kultur ekitaldiren ondoren, lehenbiziko urteurrena ospatuko du ostiral honetan Donostiako Garoa liburu dendak. 19:00etan da zita eta DJ Marines arduratuko dira ardo, kafe eta garagardo arteko giro musikala jartzeaz. Liburu denda… beno, zehaztu dezagun: “kultur lab” izena ez dauka alferrik Gros auzoko Zabaleta kalean dagoen espazioak. Ze, liburuak saltzen dituzte, bai, baina ez da inondik inora egiten duten jarduera bakarra. Azken urtea kontzertu, antzezlan, errezitaldi...
Read MoreRodolfo Walshen hiltzaileetako bat atxilotu dute
1977ko martxoaren 25ean Rodolfo Walsh idazle eta kazetaria bilkura klandestino baterantz zihoan Buenos Airesen. Hilabete batzuk zeramatzan etxetik kanpo lo egiten: armada sartua zitzaion berean, leku hura ez zen gehiago segurua izango. Bezperan publikatu zuen Argentinako Junta Militarrari zuzendutako gutun irekia, estatu kolpearen lehen urteurrenarekin bat eginez. Bahiketak, desagerketak, politika ekonomiko neoliberalak, langabezia, pobrezia salatu zituen; eta gutunaren azken lerroetan ez zuen...
Read More
Iruzkin berriak