Morau eta Beñardo Gernikako Astran

Gorka Bereziartua
0

 
Kafea eta Galletak ekimenaren berrogeigarren eta, itxura guztien arabera, azken ekitaldia. Han agertu ziren Andoni Tolosa “Morau” eta Beñardo Goietxe, Arrainentzako himnoak diskoa zuzenean aurkeztera, Townes Van Zandt-en Live at the Old Quarter komentatzearekin batera.

Gogoratuko dugun kontzertu horietako bat izan zen eta, memoriak inoiz huts egiten badigu, Zabortegi intergalaktikoa kanta behintzat erregistratuta utzi dugu –ez dakit intergalaktikoa edo zerutiarra den Morauren atzeko argi hori baina ematen dio halako kutsu bat, e?–.
Gainontzekoak, musikariek eurek kontatu dituzte blogean, zertarako ibili beraz hemen txapa sartzen: birzikla dezagun informazioa, ez dezan blog honek kantan agertzen den poltsako periodikoaren antzik izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA