Europan denak lagun
Donostia 2016raino iristeak geroz eta gehiago kirol proba baten antza baldin badauka, badirudi Europako Jarraipen Batzordeari arbitro lana egitea tokatu zaiola.
Donostia 2016raino iristeak geroz eta gehiago kirol proba baten antza baldin badauka, badirudi Europako Jarraipen Batzordeari arbitro lana egitea tokatu zaiola.
Bide azkarretik eta hauteskunde giroan jarri diote Bilboko Alondegiari Iñaki Azkuna izena, iaz zendutako Bilboko alkatea gogora ekartzeko, baita jeltzaleak egin zuen apustua ere, “kulturak hiriaren eta pertsonen eraldaketan eragin zezan”. Erabakiaren eszenifikazioak daukan Citizen Kane ukitua ezin utzi aipatu […]
Espainiako Kultura ministerioak Donostia 2016ri jarri dion salaketaren ondoren askok galdetuko diote beren buruari: zertara ari da jokatzen Mariano Rajoyren exekutiboa Kultur Hiriburuan? Fundazioaren Patronatuko kide da, baina organo horren bileretan ez zuten aipatu ere egin otsailaren 11n martxan jarri […]
Kafea eta Galletak ekimenaren berrogeigarren eta, itxura guztien arabera, azken ekitaldia. Han agertu ziren Andoni Tolosa “Morau” eta Beñardo Goietxe, Arrainentzako himnoak diskoa zuzenean aurkeztera, Townes Van Zandt-en Live at the Old Quarter komentatzearekin batera.
Gernikako Lekuek festibalarekin gertatzen da, gutxi gorabehera, Barçarekin bezala. “Més que un club” da Camp Noura zelairatzen den taldea eta festibal arrunta baino gehiago da Bizkaiko herrian martxoaren 8tik 15era antolatu dutena. Hortik aurrera, dena dira diferentziak: ez duzu Qatarko […]
Konkretatu dezagun beraz. Donostia 2016 hiriburu kulturalaren lan taldeak martxoan herritarrei azalduko die proiektua zertan den eta programaren aurrerapena publiko egingo du. Bost hitzordu aurkezpenetarako. Lehenbizikoa ostiralean, martxoak 6, Antigua auzoko Lugaritz kultur etxean. Beste lau hilaren 16ra bitartean –noiz […]
Oharra: hau nostalgikoentzat idatzitako post bat da. Zenbat musikari pasa diren Bilboko Kafe Antzokitik azken 20 urteetan, aretoko arduradunek ere jakingo ote duten ez dakit. Kontzertu horietako asko bertan izan zirenen disko gogorrean gordeta egongo dira, baina badakigu memoriak nola […]