Hilabetea: urria 2014

Euskal Herriko segallari txapelketa

0

Ez dakit merezi duen Ty Segallek astelehen gauean Intxaurrondon jo zuen kontzertuaz lerro bakar bat idazteak. Aspaldian ikusi dudan zuzenekorik erabatekoena izan da –duela bi urte Donostia erdia matrailezurra klak eginda utzi zuenekoa galdu nuen eta nire burua gorrotatzen dut […]

Irakurri

Hotza kentzen duten norvegiarrak

0

Freskatzen hasi duela komentatzen sartu ginen ostegun gauean Berako Kataku ostatura, pausoa azkartuz, hotzagatik bezainbeste kontzertura berandu iristen ari ginelako. Beezewax talde norvegiarreko kideak parean topatu genituen, mahaian jarrita, garagardo artean.

Irakurri

Egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia martxan da

0

Euskal Kulturgileen Elkargoa (EKKI) ezaguna egiten ez bazaizu, lasai, hemendik aurrera izango baituzu haren berri. EAEko buletin ofizialean urriaren 21ean argitaratu denez, Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio nagusiki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egile eskubideak kudeatuko dituen erakundea izateko.

Irakurri

Gone girl: film feminista ala misoginoa?

1

“Azken urteetako mainstream film feministena” dela esan du Todd VanDerWerff zinema kritikariak Vox.com atarian –ez da alderdi espainiarraren webgunea, lasai–. Erabat misoginoa ote den galdetu du The Guardian egunkarian Emine Sanerrek edo, kontrara, emakumeen jabekuntzaren aldeko mezua nagusitzen ote den. […]

Irakurri

Literatura albiste den urteko aste (ia) bakarraren kronika

0

Euskadi Sariak, Literatura Nobel Saria eta Espainiako Literatura Saria banatu dituzte aste berean. Horrelakoak emateaz arduratzen direnei ohar edukazioz betea: urteak 365 egun ditu eta badira beste aste batzuk ere idazleei bizkarreko batzuk eman eta telebistan intelektualarena egiten agertzeko. Benetan. […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA