Tigreak miau! egin du
Danis Tanovic-ek film bakarra baino, bi ekarri ditu Sail Ofizialera: Tigers salaketa pelikula bat da eta salaketa pelikula bat egiteko zailtasun legalei buruzko filma ere bai. Benetako gertakarietan oinarritutako ekoizpen honek esne-hautsa osasun publikoaren kaltetan merkaturatzeko arazorik ez daukan enpresaren jarrera inmorala erakutsi nahi du. Horretarako enpresarentzat lanean aritu ondoren, damutu eta haren kontra egitea erabaki zuen Ayan izeneko saltzailearen historia kontatzen du...
Read MoreEstatuaren estolda zikinak
Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketa, tortura, hilketa eta ondoren kasuaz egin zen epaiketa berreraiki ditu Pablo Malo zuzendariak Sail Ofizialera ekarri den filmean. Lasa eta Zabala hasten den moduak konbentzitu nau gutxien, baina filmak aurrera egin ahala errealismoan eta gordintasunean irabazten du. Iñigo Iruin abokatuaren inguruan osatu da gidoia. Gaztetan bi errefuxiatuak ezagutzen ikusiko dugu eta hamarkada bat geroago, gorpuen arrastoak agertzen direnean, kasuaren instrukzioaz...
Read MoreTrikimailuak begi bistan
Aurreiritziekin sartu naiz Magical girl ikustera, film luze bat lehen bigarren aldiz zuzendu duen Carlos Vermut Sail Ofizialean egotea festibal honek nazionalismo zinematografiko espainiarrari egiten dizkion kontzesio horietako bat izango zelakoan. Baina nahiko gustura ikusten den filma dela esango nuke, gauza batzuk onartzeko prest bazaude. Javier Rebolloren zinemagintza gogora ekartzen du pelikulak. Eta zinema mota horren abiapuntuko kodeak dira trikimailua. Bestela esateko, egiantzekotasuna...
Read MoreRabinoak onartzen ez duen amodioa
Testuinguruak behartuta elkar maitatu ezin duten pertsonen istorioak ez dira oso kontu berria (e, William Shakespeare?), baina jokua eman dezakete, segun eta nola kontatzen diren. Felix et Meirak karta hori jokatu du, ezkonduta dagoen emakume judu ortodoxo baten eta gizon gentil baten arteko harremanaren hasiera kontatuz. Indarra falta du eta korapiloa zein den argi geratu denean desegin egiten da. Eta halere, ez zait erabat baztertzekoa iruditu. Seguruenik musika izango da horren arrazoia:...
Read MoreAjea festaren aurretik
Eden 1990eko house musika frantziarraren inguruko filma da, gaztetan DJ lanetan hasiko den pertsonaia baten ibilbidea jarraitzen dena, fama pixka bat lortu eta gainbehera hasi arteko 15 bat urteko tartean. Hasieran garai baten erretratua izateko asmoa zeukala iruditu zait, Michael Winterbottomen 24 hour party people bezalako filmen ildoan; baina bigarren partean protagonistarengan jartzen du fokua. Horregatik beharbada, norabide argirik gabeko istorioa iruditu zait. Fenomeno musikal baten...
Read More
Iruzkin berriak