Yo La Tengoren historia (eta indie-rockaren gorakadarena)

Gorka Bereziartua
0

Yo La Tengo taldeko kideak.
Yo La Tengo taldeko kideak.

Gainontzeko liburu dendetan berdina gertatzen ote den ez dakit: arreta deitu zidan Iruñeko Katakraken izan nintzen lehenbiziko aldian, musikari buruzko zenbat liburu zegoen eta horietako asko zein berriak diren ikusteak.
Gaztelaniazko merkatuan boom txiki bat gertatu zen iaz, zenbait aldizkarik eta egunkarietako gehigarri kulturalek gaiaz idatzitako erreportajeek fede ematen dutenez.
Bada, 2014ak ere titulu berri eta interesgarriak dakartza, tartean 2012ko Big Day Coming: Yo La Tengo and the Rise of Indie Rock liburuaren gaztelaniazko itzulpena.
Jesse Jarnowren kronika horrek Hobokeneko (AEB) taldearen eta indie-rockaren garapena ulertzeko gakoak eskaintzen ditu 300 orri ingurutan.
Rockdelux aldizkariak liburuaren aurrerapen bat argitaratu du eta bai, oso-osorik irensteko gogoa ematen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA