Rockdelux eta espektakuluaren prentsa
Oso komentatua ari da izaten Rockdelux aldizkariak Nacho Vegasi egin dion azken elkarrizketa. Eta ez kontu musikalengatik, hain juxtu. Gauza jakina da Vegas azken urteotan Espainiako Estatuko zenbait herri mugimenduren alde agertu izan dela, M15 izena hartu duen kontzientzia egoera horretatik gertu dabilela eta hori antzematen dela bere kantetan ere (entzun azken diskoko Runrun konparazione). Engaiamendu horretan atzamarra sartu nahian edo, kazetariak honakoa galdetzen dio: Zein da zure egoera...
Read MoreIgelak 25 urte bete ditu (eta txioka erantzun digu)
Mende laurdena ez baita egunero betetzen, are gutxiago euskarazko egitasmo kultural bat zarenean, are gutxiago bizi ditugun garaiotan, dena murrizketa, aurreztea, marka zuriko literatura. Igelak obratu du mirakulua ordea eta jakin nahi dugu nola: ea itzultzen dituzten Sail Beltzeko nobeletan agertzeko moduko negozio ilunik daukaten ala, sen arruntak dioenaren kontrara, benetan posible ote den horrelako argitaletxe bat zutik mantentzea bere kabuz –are, urtetik urtera titulu interesgarriak...
Read MoreSan Ferminak apirilean
Kasualitatea izan liteke edo idazleak Iruñearekin daukan harremanarengatik jaso duen omenaldi erdi-ezkutukoa. Eta seguruenik, ia fijo, lehenbiziko aukeraren aurrean gaude baina, badagoenez gure artean kasualitateetan sinesten ez duenik, zer arraio, zergatik ez dugu pentsatuko aurtengo Sanferminetako kartel lehiaketan finalista den lanetako batek ezkutuan Iñigo Aranbarriren azken nobelaren propaganda egin nahi duenik? Batek baino gehiagok seinalatu dit Apirila nobelako azalaren eta bizar laban...
Read MoreDimisioen denborale ostean Donostia 2016k komunikazioa indartu nahi du
Badirudi Donostia 2016 azken asteotan astindu duen denboralearen olatua ez dela bosgarren zubiraino iritsi. Astebete pasa da Itziar Nogerasek dimititu ondoren Hiriburu Kulturaleko Fundazioaren Patronatuak (Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak, Jaurlaritzak eta Espainiako Kultura ministerioak) erabaki zuenetik hobe zela geratzen zen zuzendaritza desegitea; eta zegoenaren partez, behin behinean, Xabi Payak, Enara Garciak eta Garbiñe Muñoak osatutako hirukoa proiektuaren kargu jarri...
Read MoreDonostia 2016 dardarka utzi duten bi egun
Kalapita eta kapitala hoskide dira eta ez nolanahi Donostian. Istilua dugu berriz ere 2016ko zitaren inguruan, oraingoan Itziar Nogeras Hiriburu Kulturaleko zuzendari orokorraren dimisioa dela-eta. Asteartea egun arraro horietako bat izan zen egitasmoari buruzko berriak eman behar dituzten kazetarientzat: 2016ko Fundazioaren Patronatuak –Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Kultura ministerioa– eta Kultur Hiriburuko bulegoak bilera zeukaten 16:00etan,...
Read More
Iruzkin berriak