Barbarossa Usopop-en, Sarako Santa Katalina kaperan

Gorka Bereziartua
0

 
Beti bezain fin Sarako Usopop jaialdia antolatzen dutenak: festibal nagusiaren B aldea egin ohi dute urte hasieran, “Usopop kontrapasa” izenekoa, eta igande honetan zen zita Sarako Santa Katalina kaperan.
Barbarossa talde britainairrak eta Mursegok fededun eta fedegabe andana bildu zuten musika berrien eta ama lurraren izenean, amen. Lehenengoen kanta bat ehizatu dugu telefonoko kamerarekin, argitaratzear diren EP berrian argitaratzekoa dena.
Electrosoul edo trip-hop gisa sailka litekeen musika egiten du bizar gorriko bikote honek eta testuinguru ezin hobea aurkitu zuten euren organo-oinarriek Lapurdiko elizan.
Mursegoren kontzertuari buruz ere gauza pila esan liteke baina lehenago idatzi ditugunak errepikatzea litzateke funtsean, beraz, nahi izanez gero, post honetara joateko errebuelta hartu testua bukatzean.
Portzierto, maiatzaren 31n izango dela Usopop “handia” Sarako usategietan. Gazteako B Aldea saioan elkarrizketa egin zioten Joanes Garcia antolatzaileari eta aurtengo edizioaren zenbait berritasun aurreratu zituen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA