Abiadura Handiko Kultur Hiriburua
Graffiti batekin hasi zen dena: Mugitu!-koek (AHTren kontrako desobedientzia mugimendua) Igeldon zegoen Donostia 2016ren logoaren ordez tren erraldoiaren aurkako lema jarri eta atzetik etorri den erreakzio katearekin harrituta geratu ziren. “Sabotaia”, “Donostia 2016ri boikota”… Epiteto itsusiak herritarren protesta baketsu batentzat. Zer duten amankomunean Donostia bi urte barru Europako Kultur Hiriburu izateak eta Abiadura Handiko Trenak? Hiru lagun aritu ziren asteartean bi...
Read MoreApur dezagun buklea
“Y belaunaldia” eta kulturgintza ardatz duen Erretenak dokumental laburra edonork ikusteko moduan dago gaurtik. Kepa Matxainek eta Ander Bolibarrek zuzendu dute Mondragon Unibertsitateko Sorguneak ikertegirako eta akaso 1980-2000 urteen artean jaiotako pertsonak talde gisa kontsideratzen dituen lehenbiziko ikus-entzunezko lana da Euskal Herrian. 1960-1980 urteen artean jaiotako jendeari, X belaunaldiari, ADN postmodernoaren zenbait bereizgarri atxiki izan dizkiote jakintsuek...
Read MoreInori ez zaio inporta, ez duzu inor ordezkatzen
Kevin Spacey aktoreari elkarrizketa egin zioten duela egun batzuk El País egunkarian eta politikari buruzko bere ikuspuntuez galdezka hasi zitzaizkionean haserre xamar erantzun zuen. Galdera: Baina, aldatu al da nolabait zure ikuspuntua politi… [Spaceyk galdera eten du]? Erantzuna: Uste dut nire politikari buruzko ikuspuntua aspergarria dela izorramenduraino, eta inori ez zaiola kaka zahar bat axola zer pentsatzen duen aktore batek politikaz. Ex abruptoa irakurri ondoren Espainiako zinemaren...
Read MoreBarbarossa Usopop-en, Sarako Santa Katalina kaperan
Beti bezain fin Sarako Usopop jaialdia antolatzen dutenak: festibal nagusiaren B aldea egin ohi dute urte hasieran, “Usopop kontrapasa” izenekoa, eta igande honetan zen zita Sarako Santa Katalina kaperan. Barbarossa talde britainairrak eta Mursegok fededun eta fedegabe andana bildu zuten musika berrien eta ama lurraren izenean, amen. Lehenengoen kanta bat ehizatu dugu telefonoko kamerarekin, argitaratzear diren EP berrian argitaratzekoa dena. Electrosoul edo trip-hop gisa...
Read MoreBeran badakite
Bidasoak eman dituen musikariez hizketan “zuek ez dakizue zer daukazuen Beran” esan omen zioten herri horretan bizi den lagun bati duela ez asko. “Ez dakigula? Guk urteak daramatzagu Joseba Irazoki eta Petti entzuten, besteek ez zuten jakingo!”, komentatzen zuen joan den larunbatean Hondarribiko Psilocybenea areto kanpoan solasten. Zita herri horretako beste talde batekin zen, Borrokanekin. Eta Beran badakite Borrokanekin ere zer daukaten, agian gainontzeko guztiak ez gara enteratu...
Read More
Iruzkin berriak