The Pastels eta Giorgio Bassmattiren zoriona

Gorka Bereziartua
0

 
The Pastels talde eskoziarrak Zarautzen jo zuen atzo eta beraien aurretik, Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaur donostiarrek.
Kontent zegoen Bassmatti hain gustukoak dituen pasteleroen eszenatoki berdinean jotzen zuelako, hala adierazi zuen bere kontzertua bukatzean euskal azentudun ingelesez, gonbidatuek uler zezaten; baina ez zuen inolaz ere espero ondoren etorriko zena: Daniel Johstonen Speeding motorcycle kantaren bertsioa eurekin jotzera gonbidatu zuten The Pastelsek bigarren bisean.
Bideoaren ezkerraldean gitarra jotzen ikusten duzuen hori munduko pertsonarik zoriontsuenetakoa da gaur.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA