Lou Topet Donostiako Altxerrin
Lou Topet talde zarauztarrak urrian argitaratuko duen diskoa aurre-estreinatu zuen atzo Donostiako Altxerri tabernan.
Lou Topet talde zarauztarrak urrian argitaratuko duen diskoa aurre-estreinatu zuen atzo Donostiako Altxerri tabernan.
Iheskor fama zuen JD Salinger idazle estatubatuarrak, bere bizimodu pribatua ezkutatzeko lan handiak hartu behar izan zituen, eta horrexegatik sortu du beharbada hainbesteko ikusmina berari buruz Shane Salernok egin duen dokumentalak.
Itziar Nogeras izango da Donostia 2016 Fundazioaren zuzendari berria, polemikaz betetako prozesuaren ostean.
“Euskaratutako literaturaren harreraz zenbait gogoeta” izenburupean bildu ziren atzo Isabel Etxeberriak gidatutako mahaira Mikel Ayerbe, Xabier Olarra eta Iban Zaldua, EHUren Udako Ikastaroetan.
Nafarroako Gobernuak lege aurreproiektua onartu du mezenasgo kulturala bultzatzeko. Besteak beste, ekintza kulturalak diruztatzen dituzten pertsona fisikoen errenta aitorpenean %50eraino irits daitezkeen kenketak ezartzen ditu; enpresen kasuan, sozietate zerga %30 gutxitzea.
Batzar tirabiratsua izan zuten duela aste eta erdi egile eskubideen kudeaketa monopolizatzen duen Espainiako elkartean eta ondorioak berehala etorri dira: Anton Reixa galiziarra SGAEko presidente kargutik kentzea erabaki du elkarteko zuzendaritzak.
Joan den astean aipatu genuen Ekaitzaldi saretik desagertu zela. San Fermin bezperatik bloga berriz bisitatzeko moduan dago eta behean irakur dezakezuen mezua argitaratu dute:
Badira hiru egun gutxienez albistea zirkulatzen dabilela: Ekaitzaldi bloga itxita dago. Euskal Herriko musikarien diskoak doan deskargatzeko loturak eskaintzen zituen eta sekulako artxiboa osatu du azken urteetan, atari undergrounda eta ez-dakit-erabat-legezkoa izan arren, musikazale askoren erreferente bihurtzeraino.
Elkarrizketa polita egin diote Koldo Almandozi Zart! webgune kulturalean eta, bideoari CC-by lizentzia jarri diotenez, txoko honetara ekartzeko aukera ezin hobea eman digute.