Donostiako Arte Ederretako eraikina botatzeaz
Albisteak dio 10.400 sinadura jaso dituztela Donostiako Arte Ederren teatroa eraitsi ez dezaten, argudiatuz edifizioa “Donostiako historiaren eta iruditeriaren parte garrantzitsua” dela. Uste dut gai honi buruz Angel Aldarondok eman zuela ikuspuntu interesgarriena Love Of 74 blogean. Testu hartako pasarte bat euskaratu dut: “Udalean inoiz ez da egon borondaterik Arte Ederren eraikina berreskuratu eta erabilera kulturala emateko posible zenean, eta bertan behera utzi dute berreskuraezina...
Read More‘Martutene’ eta ‘Historiarik goibelena’
Lagun batek badu teoria bat Ramon Saizarbitoriaren inguruan. Bere ustez, nobela berriren bat argitaratu ondoren eskaintzen dituen elkarrizketetan, kazetariak, kritikariak eta irakurleak oro har despistatzera jokatzen du, esku artean darabiltzan obren erreferentziak ezkutatuz eta zerikusirik ez duten beste batzuk emanez. Horregatik izan da posible lagunaren ustez, urteetan kritikari zenbaitek eta kazetari askok nouveau romanaren kontua paseatzera ateratzea Saizarbitoria agertzen zen aldiro,...
Read MoreBaionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
“Enpresek abandonatutako tripulazioak hor egon dira beti, Bilbon, Pasaian zein Bokalen. Nahikoa da begiak izatea ikusteko. Ez da oraingoa, eta unibertsala da”. Asteartean irakurritako albiste batek ekarri dizkit gogora Iñigo Aranbarrik Zamaontzia nobela argitaratu zuenean esandako hitz horiek: “Baionako portua: Guimaraesko marinelak etxera itzuliko dira”. Astebetekoa behar zuen egonaldiak, bi edo hirukoa gehienez. Hamar hilabete pasa dituzte portutik atera ezinda. Ontziaren jabea,...
Read MoreEmokumeak
Emoak ez du sekulako predikamendurik izan inguruotan, musikan bederen (euskaraz egin den literatura existentzialista erraz kabitzen baita emo avant la lettre etiketapean), baina azken asteotan pare bat argitalpenen berri izan dugu, tribu horretako jende tristaberak ere alaitzeko modukoak. Larry Birdek Soundclouden jarri du taldearen lehenbiziko demoa. Sei kanta, aurreneko entzunaldian Mineral gogorazi didatenak. Hardcore potentzia, azukre puntua duten melodiak eta konplexutasuna. Buelta asko...
Read MoreUsopop 2013 (kronika berantiar bat)
Gauza polita antolatzen ari dira Saran duela zenbait urtetik: laugarren edizioa zuen Usopop jaialdiak joan den larunbatean eta iritsi ginenerako jende dexente hurbildua zen Agorreka etxera. Unama folk taldearen kontzertua galdu (pena, 2005ean atera zuten diskoa interesgarria iruditu baitzitzaidan; gero pista galdu nien), eta Kideren azken kantak besterik ez genituen entzun ahal izan. Lehen kontzertua zutela jakin genuen gero: gitarra, erritmo sampleatuak eta ahotsa baliatuz, 90eko...
Read More
Iruzkin berriak