Rollo pedagogikoa
Interesgarria Jon Artanok gaurko Berrian idatzi duen artikulua, Idurre Alonsok EKT graduondokoan esandakoak bilduz. Euskal literatura irakasten duenak aurkitzen dituen trabak kontatzen ditu, hizkuntza eta literatura irakasgai berean sartu beharra, adibidez; garaiak, egileak, obrak buruz ikasteko derrigortasuna; edo liburuei buruzko test gorrotagarri horiek. Makalune horiek azpimarratzearekin ados nago, baina artikuluko azken bi paragrafoetan laprast egin dut. Azkoitiko ikerketa baten berri...
Read MorePantaila handia ere abordatu dute
Donostiako jaiak eraldatu dituen fenomenoa ez zuen inork kontatuko gaur aipatzera goazen dokumentala egin izan ez balute. Hortik hasi behar Izan Piratari buruzko iruzkina, ohitu egin baikara zenbait ekimen establishmentaren hedabideetan modu aski sektarioan isilarazita ikustera, hanka puntetan pasatzeko zaratatsuegi bihurtzen diren arte. Herritar askoren ekarpen ekonomikoek egin dute posible joan den larunbatean Antzoki Zaharrean estreinatu ahal izatea. Sarrera polita 18:00etako pasean,...
Read MoreRuper Ordorika eta Quimi Portet, Sant Jordi egunez kantari
Sant Jordi genuen atzo eta Antiguako Dokan festa euskataluniarra. Ruper Ordorikak eta Quimi Portetek sarean iragarri zuten aktuaziotxoa egitekoak zirela. Mugikorrarekin ehizatu nuen Martin Larralde eta hona dakarkit, blogean sail berri bat zabaldu dudalako: Mokaduak atalean zintzilikatuko ditut han-hemenka harrapatzen ditudan kontzertu, errezitaldi edo dena delako formatu laburreko gauza...
Read MoreEntzun Willis Drummondek EHZ festibalerako egin duen abestia
Euskal Herria Zuzenean festibalaren (EHZ) 2013ko edizioa motorrak berotzen ari da. Parte hartuko duten hainbat talderen izenak badakizkigu jada eta gaurtik Willis Drummondek egin duen kanta ere entzun daiteke (festibala Lekornen egingo dela kontuan izanda, etxean jokatu dute drummondarrek). Ekainaren 28tik 30era ospatuko da jaialdia Lapurdiko herrian. Sarrerak salgai daude jada EHZren...
Read MoreTop-5: Herri Harresi baterako kantak
Ez dakit zehaztasunez zer ari den gertatzen Donostian uneotan, ez dakit noiz bidaliko dituzten agenteak atxiloketa exekutatzera, ez dakit lortuko duten horrelakorik ala kondenatuen babesean atera diren ehunka lagunek presondegiko mekanikaren hortzak saltaraziko dituzten. Dakidana da soinu bandatxo bat jarriko niokeela AskeGuneari. Herri Harresi baterako kanten nire Top-5a duzue jarraian. 5.- Lagun galduaren geografia – Joseba Tapia: Andoni eraman zutenez gero… Euskal Herriko...
Read More
Iruzkin berriak