Bi gomendio Nazioarteko Antzerki Egunerako: Dario Fo, Publikoari gorroto

Gorka Bereziartua
0

Bat) Kontraerreformarekin konparatu du Dario Fo dramaturgoak gure garai hau, Commedia dell’Arteko aktoreen jazarpena gogorazten dio eta horregatik, abian den “sorgin ehiza handia” salatu du gaurko, Nazioarteko Antzerki Egunerako, prestatu duen testuan. Iñaki Iñurrietak euskaratu du eta Armiarma.com-en irakur dezakezue, edo ikus-entzun, hainbat aktorek prestatu duten bideoan.
 
Bi) Donostia Antzerki Sariaren aurtengo edizioa irabazi ostean, Victoria Eugenia antzokian Publikoari gorroto obra eskainiko dute gaur 20:00etan. Xabier Mendigurenen testu batean oinarritutako antzezlana, Ander Lipusek, Iñaki Ziarrustak eta Miren Tirapuk taularatua Manex Fuchsen zuzendaritzapean: derrigor ikusi beharreko lan horietako bat. “Teatroa maitatzeko lana”, teatroa hainbeste maite duen Oier Guillanek idatzi zuen moduan.
.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA