Reggaetoiaz bestelako ikuspegi bat

Gorka Bereziartua
3


Taberna batean reggaetoia jartzen duten bakoitzean ni bezala ernegatzen baldin bazara, lerro hauen gainean dagoen Victor Lenoreren hitzaldia ikustea gomendatzen dizut. Munduaren hegoaldeko ghettoetan egiten diren soinuak aztertu ditu ikuspuntu soziologikoa erabiliz.
Diskoaren industriak txiroen musikarekin dirua nola irabazi duen esplikatu du, besteak beste; Shakirak, Madonnak edo M.I.A.k merkezurrean erosi dizkietela gero hemen urrezko prezioan saldu dituzten kantak. Eta azaldu du, aniztasun handia dagoela musika horien atzean, arreta merezi duen mundu oso bat Angola, Brasil, Kongo, Puerto Rico edo Boli Kostako txabolauzoetan.
Diagonal hamabostekariko artikulu honetan ere irakur dezakezu Lenorek eta Isidro Lópezek gai honi buruz idatzitako artikulua, ghettoko musikaren top-10 batez lagundurik.
Eguneraketa (2012-XI-8, 13:32)
Twitter bidez Leire López Ziluagak Lenoreren beste artikulu baten erreferentzia pasa dit: Músicas del gueto: entre el sudor y el saqueo, Diagonalen argitaratua hau ere.

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA