Boligrafo gorria
Hasiera » Zinemaldia 2012 » Gerrilla feminista
Ira24 0

Gerrilla feminista

Atalak: Zinemaldia 2012

Foxfire filmeko protagonistak.

AEBetako langile-klaseko hiri txiki batean girotua dago Laurent Canteten Foxfire filma eta gizonen indarkeria sufritzeaz nazkatuta, matxinada antolatzen duten emakume gazteak ditu protagonista. Une batzuetan Ken Loachen Land and freedom edo The wind that shakes the barley gogora ekartzen du eta ez du zinematografikoki mundua asmatu, baina ondo kontatutako istorioa da.

Ez da debaldekoa Loachekin alderatzea, iruditzen baitzait haren film batzuek dituzten bertute eta akats berberak dituela Foxfirek ere: pelikula politikoki engaiatua da –modu esplizituan konpromisoa hartzen duela, alegia; gainontzean, gauza jakina da film guztiek eskaintzen dutela, nahita edo nahi gabe, ikuspegi politizatua–.

Foxfirek asmatzen du gizonei eta kapitalari oldartzean sortzen diren kontraesanak pantailaratzen –hori da pertsonalki Loachen zinematik gustatzen zaidana–. Baina, batzuetan mezua oso agerian ematen da, apaiz komunistaren pasarteetan, adibidez; eta horrek eszena batzuk apur bat panfletario izatea dakar –Land and freedomen edo The wind that shakes the barleyn gertatzen zen bezala–.

Joyce Carol Oatesen nobela batean oinarritua, Foxfirek badu halako intentzio mitopoietiko bat, nire ustez. Estatu Batuetako emakume langileen emantzipazioari eman nahi dio 50eko hamarkadan behintzat eduki ez zuen historia bat, gerrilla feministarena. Eta alde horretatik oso erakargarria egin zait.

Beste film on bat, sorpresa atsegin ugari ematen ari den Sail Ofizial honetan.

SAIL OFIZIALA

Foxfire.

Zuzendaria: Laurent Cantet.

Aktoreak: Raven Adamson, Katie Coseni, Claire Mazarolle, Madeleine Bisson, Rachel Nyhuus.

Frantzia-Kanada, 143 minutu.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. engaiatu « Gaurko hitza - [...] gauza jakina da film guztiek eskaintzen dutela, nahita edo nahi gabe, ikuspegi politizatua–. [Gerrilla feminista, Gorka Bereziartua (Argia.com, 2012-09-24)]…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Gorka Bereziartua Mitxelena

Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Arkitektura
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bilardorekin hizketan
  • Buletin informatiboak
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
  • Euskalerria Irratirako Burutazioak
  • Euskara
  • Fauna publikoa
  • Fikzioaren bide berriak
  • Flash batean
  • Gaur egungo teknologiak
  • Gizartea
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jazzaldia 2011
  • Kazetaritza
  • Kirola
  • Komikia
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Mokaduak
  • Musika
  • Nazioartea
  • Politika
  • Primavera Club 2011
  • Primavera Sound 2011
  • Zinema – ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018
  • Zinemaldia 2019
  • Zinemaldia 2020

Azken bidalketak

  • Merkatutik harago
  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak
  • Azken broma handia
  • ‘Neskamearen ipuina’: beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak
  • Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?

Iruzkin berriak

  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak | EIBZko liburutegia(e)k ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak bidalketan
  • Martin Rezola(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Bereziartua(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Liz(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Setien(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2006(e)ko azaroa
  • 2006(e)ko iraila
  • 2006(e)ko abuztua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA